You seem to be using an older version of Internet Explorer. This site requires Internet Explorer 8 or higher. Update your browser here today to fully enjoy all the marvels of this site.
Duela astebete, Ijito Herriaren Nazioarteko eguna ospatu genuen Udaletxean eskainitako anaitasunerako ekitaldian. Bertan Manuel Vizarraga, " Manuel Izeba", Ijito Herriaren Sustapena eta Partaidetzarako Euskal Kontseiluko presidenteordearekin aginte makila trukatu zuen Donostiako alkatea den, Juan Karlos Izagirrerek. Bertaratutakoen artean, aipatzekoa ere Kamelamos Adiquerar elkarteko lehendakaria den Juan Carlos Jiménez; Sim Romi, Kale dor Kayiko, Asgiba, Sueti Calli eta Flamenco del Norte elkarteko ordezkariak ere.