2026 Trebakuntza
Arrakala digitala murrizten
Gipuzkoako hirugarren sektore ekosozialeko erakundeei laguntzen diegu beren gaitasun digitalak hobetzen eta erronka teknologiko berrietara egokitzen. Kontsultatu gure prestakuntza-aukerak, elkarrekin erakundeen eraldaketa digitalerako jauzia eman dezagun.
IKASTAROA: Nola saldu produktu solidarioak erosketa prozesua zaildu gabe.
Data: irailaren 10ean
Nola sortu diru-sarrera propioak zuen erakundea indartzeko. 💚🚀
5 ordutan produktu solidarioak saltzen, kuotak kudeatzen eta dohaintzak modu erraz eta eraginkorrean jasotzen ikasiko duzu. Erosketan sortzen diren oztopoak nola kendu, ordainketa-sistema irisgarriak nola ezarri, logistika nola antolatu eta zuen eragina hobeto nola komunikatu ezagutuko duzu.
Hirugarren sektore ekosozialeko erakundeentzat bereziki diseinatutako prestakuntza praktikoa da, diru-sarrerak handitu, autonomia irabazi eta erosketa edo ekarpen bakoitza bizitzak eraldatzen eta gure ingurunea zaintzen jarraitzeko aukera gehiago bihurtu nahi dituztenentzat.
Ikastaroaren programa
Ordainketa-pasabidea ezartzea produktu solidarioen salmentarako
Irabazi asmorik gabeko erakundeei beren merchandising propioaren online salmentan lehen urratsak ematen laguntzea, diru-sarrera bide berriak sortzeko helburuarekin.Saioak ikuspegi praktikoa, eskuragarria eta ezarpenera bideratua izango du. Shopify edo WordPress bezalako soluzioak erabiliz online salmentarako egitura sinple bat nola aktibatu azalduko da, PayPal eta Stripe bezalako ordainketa-metodo arruntak konfiguratuz, eta Google Gemini laguntzaile gisa baliatuz zalantzak argitzeko, testuak prestatzeko, konfigurazioak berrikusteko eta prozesu teknikoan laguntzeko.
Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu.
Hizlaria: Xabier Iglesias (Non Fungible Trends)
Gure jarduerak babesten dituzten pertsonekin nola komunikatu
Erosketa egin ondoren ere, komunikazioak funtsezko zeregina izaten jarraitzen du, konfiantza transmititzeko, erakundearen irudia indartzeko eta pertsona laguntzaileekin harremana mantentzeko.
Bloke honetan honako alderdi hauek landuko dira:
● Transakzio-mezuen garrantzia.
● Erosketaren baieztapenak eta eskertze-mezuak.
● Komunikazioa erakunde bakoitzaren tonu eta nortasunera egokitzea.
● Pertsona laguntzaileekin harremana mantentzeko jardunbide egokiak.
● Fidelizazio-estrategia sinpleen eta posta elektroniko bidezko ondorengo komunikazioaren hastapenak.
Iraupena: 45 minutu ingurukoa.
Hizlaria: Noelia Jiménez (redactora.net).
Zeintzuk dira betebeharrak?
Bloke honek ikuspegi praktiko bat eskainiko du, online salmenta-jarduera bat abian jartzean erakundeek kontuan hartu behar dituzten lege- eta zerga-betebehar nagusiei buruz.
Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira: oinarrizko betebeharrak, egin beharreko izapideak eta jarduera hau segurtasun juridikoarekin garatzeko kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak.
Iraupena: ordubete.
Hizlaria: Leire Roldán.
Produktu solidarioen logistika eta garraioa
Saio honek irabazi asmorik gabeko erakundeei ikuspegi praktiko eta eskuragarria eskainiko die beren kanpaina solidarioetan parte hartzen duten logistika eta garraio alderdiei buruz: bilketa eta bidalketa, salgaien eta merchandisingaren banaketa, operadoreak eta tarifak aukeratzea, eta kostuak nahiz gorabeherak murrizteko jardunbide egokiak.
Saioak ikuspegi praktiko eta gertukoa izango du, erakundeek garraioaren merkatuan dituzten aukerak ulertu eta beren kanpainak antolatzerakoan erabaki informatuak hartu ahal izan ditzaten.
Iraupena: ordubete ingurukoa.
Hizlaria: Carlos Zubialde (Información Logística).
- Eguna: 2026ko irailaren 10a. AURREZ AURREKO IKASTAROA
- Iraupena: 5 ordu. 09:00etatik 14:00etara.
- Lekua: BIC Gipuzkoa, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoa, Tandem eraikina, Miramongo Pasealekua 170, 20014 Donostia.
Prestakuntzaren balioa
Guztientzako prestakuntza irekia
Zure erakundeak 2026ko Opari Solidarioen kanpainan parte hartzen ez badu ere, prestakuntza espezializatu hau doan eskuratu ahal izango duzu.
Animatu eta ikastaroan ikusiko dugu elkar!
2026 urtean egindako beste ikastaroak
-
- *.-Hiru ikastaro egin ditugu:
- +.-Maiatzaren 20an eta ekainaren 4an "Eginez ikasi: IA sortzailea eta irudien sorkuntza Geminirekin"
- +.-Ekainaren 17an "IA egunerokorako: garrantzitsua denarentzat denbora gehiago"
- *.-Hiru ikastaro egin ditugu:
-
- *.-Ikastaroak BIC Gipuzkoan egin ziren.
-
- *.-5 orduko iraupena izan zuten, aurrez aurre (9:00–14:00) eta 2 orduko tutoretza (9:00–11:00), online bidezko zalantzak argitzeko.
-
- *.-Prestakuntza doakoa Gipuzkoa Kutxa Solidarioa sareko erakundeentzat.
-
- *.-Erakunde bakoitzeko gehienez 2 pertsonako izen-ematea
Eginez ikasi: IA sortzailea eta irudien sorkuntza Geminirekin
Spri, Enpresa digitalaren eskutik, Ikasi adimen artifizialarekin komunikatzen eta kalitatezko irudiak sortzen, prompt eraginkorrak erabiliz. Zuen Google kontua baliatuta.
spri, enpresa digitalak emandako ikastaroa
-
1.- Oinarri orokorrak: Adimen artifizial sortzailearen oinarrizko kontzeptuak, Geminiren sarrera: zer den, nola funtzionatzen duen eta zeintzuk diren gaur egun dituen gaitasunak.
-
2.-Prompting teknikak: Instrukzio baten egitura egokia: argitasuna, testuingurua eta xehetasunak. Geminirekin nola komunikatu behar dugun, nahi duguna zehazki lortzeko.
-
3.- Irudien sorkuntza: Ideiatik ikus-irudira: prompting teknikak aplikatzea irudiak sortzeko.
Ikastaroen edukia
Ikastaroetan landutako edukia eskuragarri duzue:
IA egunerokorako: garrantzitsua denarentzat denbora gehiago
Adimen artifiziala nola erabili produktibitatea handitzeko eta erakunde ekosozialetako lana errazteko.
Ikastaro honek adimen artifizialaren erabilerari buruzko sarrera praktikoa eskaintzen du, erakunde ekosozialetako eguneroko lanean laguntza‑tresna gisa erabiltzeko.
Benetako kasuen eta aplikatutako ariketen bidez, parte-hartzaileek IA erabiltzen ikasiko dute denbora aurrezteko, informazioa hobeto antolatzeko, edukiak arinago idazteko eta eginkizun errepikakorrak optimizatzeko, sektoreko erakundeak definitzen dituen ikuspegi sozial, etiko eta humanoa galdu gabe.
Prestakuntza hau produktibitatea hobetzeko pentsatuta dago, lan‑karga handitu gabe, taldeek egiazki garrantzitsua denean arreta jarri ahal izan dezaten: pertsonak, proiektuak eta gizarte‑eragina.
Mondragon unibertsitatearen eskutik emandako ikastaroa
Ikastaroaren materiala
-
1.- IA aliatu gisa lan ekosozialean: Zer den (eta zer ez den) adimen artifizial sortzailea. IAren erabilera praktikoak erakundeetan.
-
2.- Denbora aurreztea ohiko eginkizunetan: Posta elektronikoak, txostenak, bileren prestaketa azkarra, laburpenak eta aktak.
-
3.- IA komunikazioan eta kudeaketan aplikatua: Webguneetarako, buletinetarako eta sare sozialetarako edukiak sortzeko laguntza.
-
4.- Lan‑errutinan modu kontzientean integratzea: Erabilera arduratsu, segurua eta eraginkorra jardunbide egokiak bermatzeko, zentzua eta balioak galdu gabe.
Ikastaroan landutako edukia eskuragarri duzue:
2026ko prestakuntza‑bekak erakundeentzat
Gipuzkoa Kutxa Solidarioa sareko erakundeek matrikularen kostuaren %90era arte jaso ahal izango dute, azaroaren 30a baino lehennago bukatzen diren formakuntzetan ondorengo formakuntza baliabidetan:betiere eskaera onartzen bada eta prestakuntzaren ordainketa zein aprobetxamendua behar bezala justifikatzen badira.
-
- Enpresa Digitala
- EHUko udako ikastaroak
- UNEDeko udako ikastaroak
- UNED BERGARAko ikastaroak
Laguntza jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da Gipuzkoa Kutxa Solidarioak eskaera onartzea. Erakunde bakoitzak gehienez 4 beka eskatu ahal izango ditu, aurrekontu erabilgarria amaitu arte emango direlarik.