Garapenerako lankidetzarako laguntzak 2027

Irailaren 14an 2027 Garapenerako lankidetzarako laguntzen 34. edizioa abian jarriko da

Laguntza-deialdi honekin, Kutxa Fundazioak, DADek eta Jubikutxak Gipuzkoako hirugarren sektore ekosozialeko elkarte eta erakundeek (egoitza edo Ordezkaritza iraunkorra dutenak) aurkezturiko proiektuei laguntzea dute xede. Proiektu horien helburua garapenerako lankidetza proiektuak bultzatzea da, zeharka genero berdintasuna, iraunkortasun ekologiko eta soziala eta giza eskubideak sustatzen dituztenak Hego Globaleko herrialdeetan, garapen bidean dauden herrialdeetan.


Laguntzen deialdi hau ahalbidetzen duten funtsak DAD eta Jubikutxa erakundeetako bazkideen ekarpenetatik lortzen dira. Urtean bildutako diru kopurua Kutxa Fundazioak berdindu egiten du, eta horrela indartu egiten da bazkide laguntzaileen konpromisoa guztion ongizatearen eta gizarte eraldaketaren alde.

2027 oinarriak

Deialdien Ataria

Kronograma; 2024/10/30 deialdi irekiera; 2024/12/09 deialdi itxiera; 2025/03/04 deialdiaren ebazpena; 2025/04/04 hitzarmenak sinatzeko azken eguna; 2026/01/31 Memoriak aurkezteko azken eguna;

Lankidetzan

TOP