KARPAK ELKARTEEN ESKURA

Gipuzkoa Kutxa Solidarioak Gipuzkoako elkarte-sarearekin bat egiten du.
Apiriletik urrira bitartean Gipuzkoa Kutxa Solidarioa platarformako kide diren elkarteei 2-8 karpa jartzeko aukera eskaintzen dugu. Gipuzkoako edozein eremu publikotan, gipuzkoarrek Gipuzkoako erakundeek egiten duten lan sozial garrantzitsua ezagutzera emateko. 

Otsailean karpa deialdia irekitzen da.

2026ean Elkarteek Kalea bereganatzen dute

CARITAS Gipuzkoa elkartea

2026-04-18 BILLABONA

Bilabonako Caritasen programen aurkezpena egingo da, boluntariotzarekiko sentsibilizazioa eta askotariko arrozen aurkezpena, parte-hartzaileen eta herritarren artean partekatzeko eta banatzeko. Erakundeko boluntarioek hartuko dute parte.

ASOCIACIÓN CHERNOBIL ELKARTEA

2026 04 26 DONOSTIA

Txernobilgo istripu nuklearra gertatu zenetik 40 urte bete direnean, urteurrenari ikusgarritasuna eman nahi diogu, zonaldean oraindik ondorioak daudela gogorarazteko, eta elkartearen harrera programa aurkeztu nahi dugu, gerturatu daitezkeen familiei informazioa emateko.

BIZI BIDE gaixoen elkartea

2026-05-12 DONOSTIA

Irudikatzen ditugun patologiei

 buruzko informazioa eta 

bisibilizazioa,  triptikoak 

emanez Donostiako

Boulevardean.

ACCU gipuzkoa elkartea

2026-05-19 DONOSTIA

Helburua, hesteetako hanturazko gaixotasunari buruzko informazioa eta ikusgarritasuna ematea da.

Pertsonei aholkuak ematea eta gidatzea ebaluazio prozesu osoan eta lehen urratsetan, baita gaixotasun kroniko eta immuno depresibo horren arazoen xehetasunetan ere.

ATECE-GIPUZKOAKO GARUNEKO KALTEA

2026/6/6 DONOSTIA

Maiatzaren 30ean, hondarrezko gazteluen lehiaketaren III. edizioa eging da Kontxako hondartzan, HKZ duten pertsonen eta haien familien alde.

Talde bakoitzak hiru kide izango ditu, eta ordubetez egin ahal izango dute beren obra dagokien lursailean.

ELKARREKIN KOOPERATIBA TXIKIA

2026-6-24 ANDOAIN

Andoaingo San Juan jaietan

 "Pintxos del mundo" jardueran 

parte hartzea  da elkartearen

helburua.

GIPUZKOAKO FEMINISTA ELKARTEA

2026-09-20 DONOSTIA

Irailaren 23aren harira, herritarrei irekia den ekitaldi bat antolatuko da gizartea sentsibilizatu eta mobilizatzeko.

BIHOTZEZ gaixo elkartea

2026-09-27 ZARAUTZ

"Zarautz Bihotzekin" lasterketa eta martxa solidarioa egingo da Zarautzen. Bihotzeko arazoak dituzten haur eta gazteen alde. 

EGOIZIA garapeneko elkartea

2026-10-17 EIBAR

Kontsumo arduratsu eta ekologikoaren azokaren antolatuko da. Jardueraren helburua kontsumo arduratsuagoa, eraldatzaileagoa, kontzienteagoa, jasangarriagoa eta ekofeministagoa bultzatzea da. 

Ikusi aurreko urteetan babestutako ekimenak

TOP