Datu pertsonalen babesa

gipuzkoasolidarioa.info KUTXA FUNDAZIOAren jarduera bat da, eta helbide soziala Garibai kaleko 22 zenbakian du, 20004, Donostia.

Izaera pertsonaleko datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, gipuzkoasolidarioa.info webguneak Erabiltzaileari jakinarazi nahi dio jasotako datu pertsonalei tratamendu automatizatua emango zaiela eta KUTXA FUNDAZIOAren titulartasun eta erantzukizunaren pean dagoen fitxategi batean sartuko dituela.

gipuzkoasolidarioa.info webguneak baliabide tekniko egokiak eskaintzen dizkio Erabiltzaileari, aldez aurretik, Datuen Babeserako Politikari buruzko ohar honen berri izan dezan, eta era horretan, libreki eta bere borondatez erabaki dezan eskatzen zaizkion datu pertsonalak eskaini nahi dituen eta datu horiei tratamendu automatizatua emateko baimena eman nahi dion KUTXA FUNDAZIOAri.

Datuak eskaintzean Erabiltzaileak aitortzen du egiazkoak direla, berak dakien neurrian.

Datu pertsonalak bildu eta tratamendu automatizatua ematearen helburua, hain zuzen ere, harremana mantentzea, kudeatzea eta Erabiltzaileak alta ematea erabaki duen zerbitzuak eskaini eta hobetzea, Erabiltzaileak zerbitzuak nola erabiltzen dituen aztertzea eta bitarteko tradizionalak eta elektronikoak erabiliz gipuzkoasolidarioa.info eta KUTXA FUNDAZIOAk eskainitako zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea da.

KUTXA FUNDAZIOAk, beharrezkoa izanez gero, datu pertsonal horiek KUTXABANK TALDEKO gainerako sozietateei eta horien gizarte-ekintzei laga diezazkieke, bere produktu eta zerbitzuekin loturik arestian aipatu diren helburu berberekin.

Erabiltzaileek datuak eskuratzeko, baliogabetzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak aitortuak dituzte eta gauzatu ahal izango dituzte, dela ohiko posta bidez KUTXA FUNDAZIOAra zuzenduz, Garibai kalea 22 zk. PK 20004, Donostia (Gipuzkoa), dela email bidez info@gipuzkoasolidarioa.info zuzenduz, IFZaren kopia eta eskabide zehatza gehituz. KUTXA FUNDAZIOAk hitza ematen du izaera pertsonaleko datuen sekretua gordetzeko eta horiek zaintzeko obligazioa beteko duela, eta beharrezko neurriak hartuko dituela horiek aldatu, galdu, tratatu edo baimenik gabe eskuratu ditzatela eragozteko, 1720/2007 Errege Dekretuz onetsitako Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoaren Garapenerako Araudiak ezarritakoarekin bat etorriz.

gipuzkoasolidarioa.info webguneak adierazten du badaudela “cookieak” bere webgunean.

TOP