AISIALDI INKLUSIBOA PROGRAMA
Zertan datza?
Aisia ongizaterako, garapen pertsonerako eta gizarteratzeko tresna dela sinisturik aisialdi inklusiboa programa honek pertsona guztiek, bere ezaugarriak, gaitasuank eta egoera edozein dela ere, berdintasunean parte hartzeko aukera ematea du helburu, ezer ordaindu gabe ekimen irisgarriak eskainiz.
Nori zuzendua dago?
Gipuzkoa Kutxa Solidarioak baliabide ezberdinetarako sarrerak eskaintzen dizkie sarea osatzen duten entitateei, barne kohesioa eta euren bizitza asoziatiboa landu ahal izan dezaten, eta sarrerak izan ditzakete elkartekideen arteko loturak indartzeko eta euren konpromiso soziala aitortzeko.
Entitateek gizarte-bazterketako esparruetan dauden pertsona askori eskaini ahal dizkie, garapen pertsonalerako hain beharrezkoak diren aisialdi eta kulturako pizgarriak jasotzeko aukera izan dezaten.
Zein da eskaintza?
Aisialdiko baliabideak eskaintzen dituzten erakundeekin ditugun kolaborazioei esker, sarrerak jartzen ditugu erakundeen eskura.
Erreserben egutegian kontsultatu daiteke erabilgarritasuna eta erakundeek zuzenean erreserba ditzakete sarrerak gipuzkoasolidarioa.infon.
Honako baliabide hauek eskaintzen dira:
-
Eureka zientzia museoa, urteko ia egun guztietan
-
Albaola: ostiralero eta larunbatero
-
Mater museoa: ostiraletan, denboraldiaren arabera
-
Cristóbal Balenciaga Museoa: Denboraldiaren arabera, asteartetik igandera
-
Gainera, noizbehinka Gure Zirkua ikusteko ere sarrerak zozketatzen ditugu, ezinbestekoa da erreserben egutegian zozketan izena ematea.
-
Programa honetan zure aisialdi baliabidea eskaini nahiko zenuke? Idatz iezaiguzu
-
Ikusi egutegian aukerak eta erreserbatu sarrerak!!
-
Ez galdu aukera!