You seem to be using an older version of Internet Explorer. This site requires Internet Explorer 8 or higher. Update your browser here today to fully enjoy all the marvels of this site.
Eskerrak ematea ez da nahikoa. Donostiako Okendo plazan antolatutako GipuzkoaSolidarioa jaialdian sortutako giroa apartekoa izan zen.
Elkartasuna garaile lelopean ospatu genuen jaialdi honen bigarren edizioa, elkartasunaren topagunea are eta eskuragarriago egon zedin.
Ilusioz eta irribarrez beteriko giroan partekatu zituzten esperientzi eta jakinminak elkarte zein bisitariek.
2013ko jaialdian Koldobika Jauregi eskultorea izan genuen lagun, eta elkartasuna sinbolikoki ehuntzeko ekimena gidatu zuen: arropa eta oihal zaharrak erabiliz 6 metrotako ezohiko telarra ehundu genuen guztion artean!
Donostiako Kantu Jirako kideak ere gerturatu zitzaizkigun, beraien elkartasuna kantuz adieraziz. Zer nolako kantu-giroa!
Markelek, bere txakurrarekin batera egunerokotasunari nola aurre egiten dion harrotasunez erakutsi zigun.
Gaur egungo musikaz blai egiteko aukera ere izan genuen Código Bushidokin. Hori da hori giroa betetzea, David!
Eguraldi hotza izanda ere, bidezko merkataritzako kakaoarekin eta hemengo baserriko esnearekin egindako txokolate bero-beroak epeldu zuen giroa.
Beste behin ere guztion parte-hartzeari esker ... elkartasuna garaile!
Urtebete berehala igaroko da eta 2014ko jaialdia prestatzeko garaia konturatu gabe iritsiko zaigu. Bitartean, jarrai dezagun GipuzkoaSolidarioa sarea gogoz ehuntzen!