You seem to be using an older version of Internet Explorer. This site requires Internet Explorer 8 or higher. Update your browser here today to fully enjoy all the marvels of this site.
Egunero, ONCEko kupoiak saltzen ikusten ditugun pertsonak apurtxo bat ezagutzera animatu gara. Horretarako erakunde honek Donostiako Etxaide kalean duen egoitzara hurbildu gara Donostiako zuzendaria den Javier DomÃnguezekin hitz egiteko. ONCE, irabazi asmorik gabeko Korporazioa da, eta ikusmen urritasuna duten Espainia osoko pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburua du. DomÃnguezek azaldu zuen arabera "itsuen bizi-kalitatea hobetzeko hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte eta lanpostuak eskaitzen dituzte, horrela gizartean txertatzeko eta norberaren autonomia eta gaitasuna hobetzeko". Erakunde honen zerbitzu ereduak ez dauka parekorik mundu osoan. Itsuek eta ikusmen desgaitasuna dutenek behar dituzten alderdi edo/eta zerbitzu espezializatu guztiak biltzen ditu: hezkuntza, enplegua, errehabilitazioa, egokituriko laguntza teknikoak, komunikazioa eta informazioa eskuratzeko aukera, kirola, aisia eta abar. Zuzendariaren hitzetan, eskertzeoa da boluntarioen lana "oso garrantsitsua da, administraziotik, senideen arlotik edo erakundeetik bete ezin ez diren beharrak daudelako".
Gaur egun ONCE erakundeak, bere Fundazioarekin eta ONCE Enpresa Korporazioarekin (CEOSA) batera, zuzeneko eta zeharkako 123.000 enplegu baino gehiago sortzen ditu