Euskal Herriarekin zerikusia duten herri proiektu eta egitasmoek behar duten bultzada ekonomikoa lortzeko crowdfunding plataforma digital bat da. Herri poriektuei erakusleio bat eskeintzen diegu, beraien proiektuek behar duten laguntza lor dezaten aurrera ateratzeko.
Gure helburu guztien gainetik, eta gure sorreraren arrazoia dena, Euskal Herriko jendeari eta bereziki herri mugimenduari zerbitzu eta tresna bat eskaintzea da. Alde batetik, noski, euren proiektu sozial, kultural, kooperatiboa edota dena delakoen diru bilketa errazte aldera eta bestaldetik, proiektu hauen hedapenean laguntze aldera.
Honekin batera, bertako hizkuntzari, euskarari dagokion balioa aitortu nahi diogu. Euskara lehenesten dugu itsulapikoa.eus plataforman.
Gertutasuna eta gardentasuna ere gure baloreen oinarri dira, gure izaeraren ezaugarrietako batzuk dira. Lan eginen dugu proiektuaren kontuen nondik norakoak eta erabakiak modu garden batean aurkezteko.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 azaroa 6, 17:25
Amaitu zen: 2025 azaroa 17, 16:25
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 azaroa 6, 17:35
Amaitu zen: 2025 azaroa 18, 16:35
