Ume Alaia Gipuzkoa, adopzio familiez osaturiko elkartea da 2001. urteaz geroztik. Momentu hauetan, 260 familiaz osatuta dago eta beste hainbat familiarekin mantentzen dugu kontaktua.
Adopzioa, babesgabetasun egoeran aurkitzen den haur batentzat baliabide gisa ulertzen dugu. Eta hauek dira elkarteko helburuak:
-
Adopzio familien elkargunea izatea eta esperientziak trukatzeko espazioak ahalbidetzea.
-
Informazioa, prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea.
-
Familiar, bere osotasunean, gizarte integrazio prozesuan laguntzea.
-
Gizarte-esparruan lan egitea, adin txikiko eta familien legeria aurrerakoiagoa izan dadin.
Helburu horiek lortzeko, ADOBIDE programa daukagu Foru Aldundiarekin elkarlanean eta honen barruan hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiegu familiei:
-
Gurasoen lantalde terapeutikoak.
-
Nerabe taldeak.
-
Haur eta gaztetxoen talde hezigarriak.
-
Aholkularitza psikologikoa.
-
Hezkuntza eremuko aholkularitza.
-
Aholkularitza juridikoa.
-
Hitzaldi eta jardunaldiak. Programa honen baitan egongo litzateke Podcast egitasmoa.
Beste finantziazio batzuei esker:
-
Babes sare informalaren sustapenerako programa.
-
Gizarte Aniztasuna lantzeko programa – honen baitan, NarratibaBizia egitasmoa izango litzateke.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2026 otsaila 9, 10:00
Amaitu zen: 2026 otsaila 28, 09:00
- Laster
Hasiera: 2026 martxoa 6, 16:43
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 otsaila 22, 09:00
Amaitu zen: 2025 azaroa 7, 12:00
