ongi etorri eskolara

Aniztasun Kulturala

"Ongi etorri eskolara proiektua": eskolan kulturarteko erlazioak sustatuz.

Elkarrekin, gizarte arloko emakume profesionalez osatua dagoen irabazi asmorik gabeko kooperatiba bat da. Gizarte arloko ikerketan lan egiten du eta kolektibo desberdinekin gizarte inklusio eremuan esku-hartze eta sentsibilizazio proiektuak diseinatu eta martxan jartzen ditu. Hala nola, pertsona emigratuekin, gizarte bazterkeria arriskuan daudenekin, adin txikikoekin, genero eremuan, e.a.

Momentu honetan, esku-hartze eta formakuntzarako proiektu desberdinak ditu abian, horien artean “Ongi etorri eskolara” proiektua;  eskolan kulturartekotasuna osotasunean lantzen duen proiektu bat da: ikasleekin, irakasleekin eta familiekin, baita eremu komunitarioan ere.

Gelan eta ikastetxean kulturartekotasunaren ikuspuntua lantzen du, eskola komunitatea, eskola osatzen duten kultura guztiak ahalduntzearen garrantziaz, sentsibilizatuz. Aldi berean, kultura guzti hauek euskarara eta euskal kulturara gertura daitezen lan eginez.

Kultura aniztasuna, bai eskolan bai eremu komunitarioan, abaintaila gisa ikustarazi nahi du, gertutasunetik lan eginez “familia laguna programa”ren bidez.

Programa honek, herrialde desberdinetatik Gipuzkoara emigratu duten familiak eta familia euskaldunak jartzen ditu kontaktuan. Familia euskaldunek bi kulturen arteko zubi lana egiten dute, etorri berrien egokitzapen prozesuan akonpainamendu lana eginez. Aldi berean, familia euskaldunak kultura berri bat ezagutzeko eta ezagutza honekin aberasteko aukera edukiko du.

Azken argazkiak

TOP