UNRWA, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da, Nazio Batuen Batzar Nagusiaren agintaldian sortu zen 1949an, 700.000 palestinar errefuxiatuei larrialdiko laguntza eskaini eta gizarte laguntzako programak burutzeko.
Gaur egun, Agentziak 5,7 milioi errefuxiaturi baino gehiagori laguntza eta babesa eskaintzen die Jordania, Libano, Siria, Gazako zerrenda eta Zisjordaniako kanpamentuetan.
3 urterako sortu bazen ere, 70 urtetik gora daramatza lanean, errefuxiatuen beharren araberako programak burutuz.
Agentziaren lana, batez ere, arlo hauetan kokatzen da: Garapena, Babesa, Hezkuntza, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak, mikro-finantzaketak, Laguntza Humanitarioa eta larrialdietan erantzuna ematea. Lan hori, errefuxiatuen 58 kanpamentuetan burutzen du.
UNRWA Euskadi 2006an sortu zen, bi helburu nagusi hartuta: Euskal gizarteari 5 milioitik gora palestinar errefuxiatuek bizi duten egoeraren berri ematea eta UNRWAk burutzen duen lan humanitarioa euskal gizartean ezagutaraztea.
Horretarako, bi arlotan egiten du lan:
1. Garapeneko eta laguntza humanitarioko proiektuetan.
2. Herritartasun Globalerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio proiektuetan.
Zeharkako ardatz gisa, erakundeak Giza Eskubideen sustapen lana, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa, Bakearen Kultura eta Lankidetzan Genero ikuspegia txertatzen ditu.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 azaroa 26, 18:00
Amaitu zen: 2025 azaroa 26, 19:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2024 azaroa 29, 11:00
Amaitu zen: 2024 azaroa 29, 16:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2022 abendua 12, 10:00
Amaitu zen: 2022 abendua 23, 18:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2023 azaroa 4, 10:00
Amaitu zen: 2024 urtarrila 6, 22:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2023 abendua 15, 18:00
Amaitu zen: 2023 abendua 15, 19:30
