arraztalo

Inklusioa

Gaixo psikiko eta beren familiarren elkartea (Oiartzun)

Oiartzungo gaixo psikikoen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik egon. Arraztalo Elkarteak mugimendu hori sortu du. Jarraian gure helburuetako batzuk azaltzen dira:

- Gaixo psikikoen gizarte eta lan-integrazioa.

- Erakundeen, enpresen eta beste elkarteen laguntzaz, Oiartzungo gaixo psikikoen lan mundurako sarrera errazteko baliabideak lortzea.

- Enplegu Zentro Berezia sortzea, lan-integrazioa errazteko.

- Familien artean, esperientziak, hezkuntza eta informazioa partekatzea.

- Tailerrak, ikastaroak, ekintzak eta terapiak antolatzea.

- Oiartzungo gaixo psikikoei duintasunez eta era autonomoan bizitzen laguntzea.

Elkartean gaian interesa duen edozeinek parte har dezake, herritar arruntak gara, ez gara ez adituak ezta teknikoak ere, baina gure esperientziak asko balio du besteei laguntzako. Izan ere edonork izan dezake gaixotasun mentalen bat duen senidea. Gaur egun, Arraztaloren jarduera nagusiena baratza ekologikoen bidezko lan-integrazioa eta kontsumo taldea dira.

Azken gertaerak

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2025 azaroa 25, 18:30

Amaitu zen: 2025 azaroa 25, 19:30

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2018 abendua 11, 09:00

Amaitu zen: 2018 abendua 11, 10:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2018 abendua 11, 09:00

Amaitu zen: 2018 abendua 11, 10:00

EGUN 1+
  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 uztaila 16, 11:32

Amaitu zen: 2020 abuztua 29, 23:32

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2018 abendua 11, 09:00

Amaitu zen: 2018 abendua 11, 10:00

Azken argazkiak

TOP