ortzadar

Aniztasun funtzionala

Gipuzkoako mugako adimena duten pertsonak

Ortzadar mugako adimena dugun pertsonok eta gure sendiek sortutako elkartea da. Gure kolektiboa ez da oso ezaguna eta ondorioz, sarritan, gure laguntza beharrak ez dira aitortzen.

Mugako adimena dugunok ez dugu talde homogeneoa osatzen, pertsona bakoitzak bere beharrak ditu, baina gutariko gehienei ingurune lehiakor, zorrotz eta azkar honetara egokitzea kosta egiten zaigu eta, aldi berean, gure inguruneari ere kosta egiten zaio guri egokitzea, batik bat, gure behar, zailtasun eta gaitasunak ez ezagutzeagatik.

Honen ondorioz, aldizkako laguntzak behar izaten ditugu hainbat esparrutan bizitza duina eta autonomoa lortzeko, esaterako, hezkuntzan, lanean edo gizartean. Esan bezala, ez gara talde homogeneoa, pertsona bakoitzak bere beharrak ditu,

TOP