
Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea ehunka gizon-emakumez osaturik dago. Kide gehienok orientazio homosexuala dugu eta helburu bakarrak elkartzen gaitu: gay, lesbiana, bisexual eta transexualek dituzten eskubideak oso-osorik ontzat hartuak izatea, gure sexuafektibitatea garatu ahal izateko beharrezkoa baitzaigu merezi ditugun duintasunaz eta berdintasunaz gozatzea, hala nola orientazio sexualean edota nortasun transexualean oinarrituriko gizarte- eta lege-bazterketa orori amaiera ematea.
Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, burujabea, anitza eta demokratikoa. Legez erregistraturik dago eta bai erakunde publikoekin bat beste GKE batzuekin elkarlanean ari da, goian aipaturiko helburuak lortzea xede duten programak eta jarduerak bultzatzeko. Elkarteak bi finantziazio-iturri ditu: bazkideon kuotak eta dirulaguntza publikoak.
GEHITU-k bestelako ekitaldiak ere antolatzen ditu aldian behin: ibilaldiak eta kirol ekitaldiak oro har, txangoak, asteburuko irteerak, e.a. GEHITU-k, urtean zehar, orijinaltasuna eta dibertsitatea ezaugarri dituzten festak antolatzen ditu. Horrez gain, GEHITU-k bestelako jarduerak ere antolatzen ditu, esaterako: hitzaldiak, ekainaren 28ko gay pride egunari lotutako ekitaldiak, jardunaldi monografikoak, Nazioarteko Zinemaldian “Sebastiane” sariak ematen ditu, e.a. Gure eskubideak defendatzeko garrantzi handikoak diren esparruetan hainbat jarduera eta ekimen bultzatzen ditu GEHITU-k. Bazterketaren aurka ere lan egiten du, batez ere komunikabideetan, erakunde publikoen aurrean eta hezkuntza-arloan.
GEHITU Estatuko Lesbiana, Gay, Trasexual eta Bisexualen Federazioko kidea da, Espainiar Estatuko elkarterik garrantzitsuenekin batera, eta hainbat herrialdetako elkarteekin harreman estuak ditu. Halaber, ILGA (International Lesbian and Gay Association) elkarteko, Euskadiko Gazte Kontseiluko eta ADI-ko (Federación Deportiva Ibérica) kidea da.
Eusko Jaurlaritzak Gehitu onura publikoko elkartea dela deklaratu zuen 2006an (Maiatzaren 2ko 88/2006ko Dekretua), Donostiako Udalak Hiritar Merituaren Domina eman zion 2004an eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Giza Eskubideen saria eman zion 2009an. Arlo kulturalean, LesGaiCineMad, Madrileko LGBT Zine Jaialdiak 2017ko edizioan Ohorezko Saria eman die Gehituko ematen dituen Sebastiane Sariei.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2023 ekaina 20, 19:00
Amaitu zen: 2023 ekaina 23, 21:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2021 ekaina 28, 09:00
Amaitu zen: 2021 uztaila 31, 19:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2021 apirila 30, 16:30
Amaitu zen: 2021 apirila 30, 20:30
- Iragandakoa
Hasi zen: 2021 maiatza 21, 18:30
Amaitu zen: 2021 maiatza 21, 20:30