SARRERA
Mindara 2011ko otsailaren 21ean jaio zen, eta 2012an hasi zen lanean Oarsoaldean, jarduera fisiko inklusiboaren, kirol egokituaren, osasunaren eta aisia hezitzailearen eremuetan. Aniztasun funtzionala duten haur, nerabe eta helduak artatzen ditu, eta, aldi berean, inklusioaren esperientzia lehen pertsonan partekatu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu beren programetan parte hartzera. Horrela, dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonak harremanetan jartzeko eta elkarrekin egoteaz gozatzeko taldeak sortu nahi dira, dibertsitateari balorea emanez.
Hasieran, EGOKIDE proiektua sortu zuen, kirol egokitua sustatzearekin lotutako zerbitzuak ematen dituena: jarduera fisikoarekin lotutako behar zehatzei erantzuteko.
Programa espezifikoak:
Igeriketa, psikomotrizitatea eta jolas kooperatiboak, kirol hastapena, futbola, Kima Euskal pilota egokita, EKE taldeak eta Mindatxu udalekuak.
Denborak aurrera egin ahala, eta erabiltzaileen, familien eta profesionalen bilakaera naturala kontuan hartuta, beharrizan psikosozialak antzeman dira, Mindarak programa espezifikoen bitartez erantzun nahi izan dituenak eta proiektu berri baten sorrera bultzatu dutenak: GIZAKIDE. Batetik, dibertsitate funtzionala duten pertsonak gizartean modu normalizatuan integratzea sustatu nahi du. Bestalde, proiektuan parte hartzen duten monitoreen zeregina zera da: erabiltzaileen banakako eta taldeko prozesuak laguntzea eta errespetatzea.
Programa espezifikoak:
Musikoterapia, Mindy (lan mundura bideratutako gaitasun teknologikoen lanketa) eta Loratzen (nerabezarotik helduarorako bidelaguntza).
MISIOA
Lehenik eta behin, jarduera fisiko inklusiboaren, kirol egokituaren eta prestakuntza-aisialdiaren sustapena eta garapena bermatzea da Mindararen egitekoa.
Bigarrenik, pertsona guztiek gizartean parte har dezaten sustatzea, edozein egoera partikularrek baldintzatu gabe.
Gainera, Mindarak erakunde laguntzailea eta erreferentziazkoa izan nahi du aniztasun funtzionala, fisikoa edo intelektuala duten pertsonak gizarteratzearen alde lan egiten duten erakunde guztientzat. Denek gaitasunak eta ezintasunak dituztela defendatzen du, pertsona guztiak, salbuespenik gabe, autonomoak eta menpekoak direla aldarrikatzen du. Eta beraz, eskubide- eta aukera-berdintasunean egon behar dutela.
IKUSPEGIA
MIindararen ustez, aniztasun funtzionala edozein adineko pertsonetan topa daiteke, beraz, egoera fisikoari edo intelektualari eragiten dioten patologiak dituzten horiek, edozein unetan bizitzaz gozatzeko aukerak izan behar dituzte. Horregatik, Mindarak sustatzen dituen programek adin-tarte zabala hartzen kdute (haurrak, gazteak eta helduak). Erabiltzaileek urteetan zehar burutuko dituzten prozesuetan laguntzeko apustu garbia egiten du Mindarak. Zerbitzu horiek jarduera fisikoarekin eta alderdi psikologikoekin, sozialekin eta hezitzaileekin lotutako premiei erantzuten diete.
BALIOAK
Konpromisoa eta inplikazioa: Mindaran lan egiten duten eta bertako kide diren edo parte hartzen duten pertsona guztiena.
Kide izatearen zentzua: balio handikoa da langile eta erabiltzaile bakoitza kolektibitate baten parte sentitzea.
Enpatia: lantalde oso enpatikoa du Mindara Elkarteak, zerbitzuak erabiltzen dituztenen egoerarekiko ikuspegi sentikor, eta ulergarri batetik, lan egitea ahalbidetzen duena.
Gaitasuna: Ematen den aholkularitza eta esku-hartzea erabiltzaileen ahalmenetatik eta trebetasunetatik abiatzen da.
Unibertsaltasuna: Mindaran ongi etorriak dira elkarteko kide izan nahi duten pertsona guztiak. Benetako inklusioa guztion arteko harremana sustatzea da, dibertsitate funtzionala duten eta ez duten pertsonena artekoa, alegia. Elkarte hau sortu zeneko kolektiboa modu normalizatuan barne hartuko duen garapen komunitarioarekiko benetako interesak mugitzen du Mindara.
HELBURUAK
- Jarduera fisiko inklusiboa, kirol egokitua eta prestakuntza-aisialdia sustatzea eta garatzea.
- Anitasun funtzionala duten pertsonen gizartean duten partaidetza eta integrazio normalizatua sustatzea.
- Elkartearen sustapena eta zabalkundea.
- Aniztasun funtzionala duten pertsonen eta haien senideen premiei erantzutea.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2026 urtarrila 25, 10:00
Amaitu zen: 2026 urtarrila 25, 11:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 abendua 13, 10:30
Amaitu zen: 2025 abendua 13, 19:30
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 urria 26, 10:00
Amaitu zen: 2025 urria 26, 11:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 urria 29, 17:00
Amaitu zen: 2025 urria 29, 18:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2026 urtarrila 19, 00:00
Amaitu zen: 2026 otsaila 1, 23:00
