Huella Solidaria

Kutxaren Gizarte Ekintzak funtsak biltzeko kanpaina du abian, egoera honi aurre egiten laguntzeko asmoz. 


 


 


LAGUNTZA BEHAR DA!  Egin zure emaria Kutxa Fundazioaren kontu honetan: 2095 5381 10 1064092199 


(emaria ANONIMOA EZ bada, kontzeptuan zure IFZ zein izen-abizenak jar itzazu eta ziurtagiria gorde ezazu; aldiz, ANONIMOA bada, orduan kontzeptuan 99999999S jar ezazu)


Bildutako funtsak Mugarik Gabeko Medikuak (MGM) elkartera bideratuko dira, izurritearen hasieratik bertan ari baitira lanean.


 


 


____________________________________________________________________________________________________________________________________


Ebola birusak jada 4.400 pertsona baino gehiago hil ditu. Duela zazpi hilabetetatik aktibo dagoen agerraldia historiako Ebola izurriterik handiena da. Gaur egun Afrikako sei herrialdetan dago zabaldurik: Ginea, Liberia, Sierra Leona, Nigeria, Senegal eta Kongoko Errepublika Demokratikoa.


Agerraldia gera arazten saiatzeko, kutsadura ekiditeko moduari buruzko sentsibilizazio ekintzak egiten, zentro espezializatuetan baieztatutako gaixoak tratatzen eta beraiekin harremanetan egon diren pertsonen jarraipena egiten ari dira. 3.253 pertsona ditu jada lanean Mugarik Gabeko Medikuakek, 2.977 bertakoak direlarik. Baina aurrekaririk gabeko esfortzu hau ez da nahikoa. 


Herrialde hauetako osasun publikoko sistemak kolapsatuta daude, osasun-langileak dira izurriteak eragindako lehenak, eta askok lan-postua utzi dute kutsatzeko beldurrez. Arreta medikoaren gabeziaren ondorioz, tratatu eta prebenitu daitezkeen bestelako gaixotasunak jotako pertsonak hiltzen ari dira.


Aurreko aldietan ez bezala, oraingo agerraldi hau suntsitzailea da oso, isolatuta dauden landa eremuetan hedatzeaz gain, eremu urbanoetan hedatu baita, non jendetza handiagoaren ondorioz kutsatzeko arriskua izugarri areagotzen baiten.


Laburbilduz: oraingo ebola agerraldi honen eskalak ez du aurrekaririk, ez hedapen geografikoarekiko, ez kutsatutako pertsona kopuruarekiko, ez eta eragindako hildakoen kopuruarekiko ere. Iraileko Munduko Osasun Erakundearen (OMS) azken datuen arabera, jada aitortutako 8.990 kasu baino gehiago daude, nahiz eta kutsatutakoen kopuru erreala askoz ere handiagoa dela uste den, eta urte bukaerarako biktima kopurua dramatikoa izan daitekeela uste da.


Gaixotasunerako sendagairik ez badago ere, sintomak tratatuz bere hilkortasun handia txikitu daiteke. Beherakoak jota deshidrataturik dauden gaixoei sueroa jarriz eta malaria edo bestelako bakterio-infekziorik (tifoidea adibidez) ez dutela baieztatuz. Ezin da sendagai zehatzik eman, baina isolamendu gunean dauden gaixoak tratatu daitezke, infekzioa gainditzen lagunduko duten analgesikoak eta likidoak emanez. Honela bada, Mugarik Gabeko Medikuakek artatutako 4.500 gaixoetatik, 2.700 baieztatutakoak izan dira eta horietatik 1.000 pertsona inguru sendatu egin dira


Egiten ari den sentsibilizazio, informazio eta komunikazio lana ezinbestekoa da birusa zabal ez dadin. Izan ere, gaixoak tratatzeaz gain, beharrezkoa da kutsatzeko moduaz eta infekzioa prebenitzeko moduaz inguruko pertsonen artean informazioa zabaltzea eta sentsibilizatzea. Higienea, kutsatutako pertsonekiko kontaktu fisikoa ekiditea edota balizko gaixoak eramatea oinarrizko neurriak dira birusaren zabalkundea geldi arazteko.


Kutsadura kate osoaren jatorria arakatzea ere oinarrizkoa da. Horretarako, gaixoekiko harremanak eduki dituzten (eta ondorioz kutsatzeko arriskua izan duten) pertsona guztien jarraipena egiten da eta inolako infekzio aztarnarik izanez gero isolatu egiten dira berehala.


Bestalde, sendatu diren gaixoak beraien komunitatean gizarteratzeko aukera izatea ere funtsezkoa da. Egoera zail hau jasan duten pertsonek estigmarik izan ez dezaten eta beraien senitarteko zein lagunengatiko bazterketarik jasan ez dezaten, sendatutako gaixoak jada ez duela inor kutsatzen modu argi, ulerkor eta errazean azaldu behar da.


  EBOLA - MAPA

TOP