Huella Solidaria

Caritasen harrera-etxea laguntzarik ez duten emakumeentzat
Caritasen harrera-etxe bat da Emeki, laguntza familiarrik, sozialik edo ekonomikorik ez duten emakumeentzat.
Emeki harrera-etxea inolako laguntzarik ez duten 18 urtetik 60 urtera bitarteko emakumeentzat da. Ezin dute gaitz psikopatologikorik edo drogamendekotasun aktiborik izan, garapenpertsonaleko prozesu bat egin behar baitute gizarteratzeko. Horrez gainera, emakume horiek prest egon beharko dute aldaketa-prozesu bat aurrera eramateko, beren egoera hobetze aldera, erabakitako argibideei jarraituz. Estualdi- edo kartzelaegoeran diren emakumeak ere sar daitezke.
Info+ 

 


 

TOP