Telefonoa
943 772 010
Posta
mundukide@mundukide.org
Twitter
@mundukideF
Geuri buruz
MUNDUKIDE FUNDAZIOA, lan munduaren konpromiso solidariotik sortu zen, 1999. urtean Debagoienako herrietako GGKE-ek, MONDRAGON-ek, enpresa kooperatiboek eta Unibertsitateak, egindako hausnarketa ondoren.

Hegoaldeko herrialdeetan arlo ekonomiko-produktiboa bultzatzea zen nahia, esperientzia kooperatiboa oinarri hartuta. Asmo guzti honen azpian, hegoaldeeko herri eta komunitateekin egiteko era eta esperientzia bat konpartitzea nahi zen. Mundukideren

MISIOA lankidetzan jardutea da, hegoaldeko herriekin, esperientzia, baliabideak eta ezagutza partekatu, lan mundu kooperatiboaren elkartasuna sustatuz, Garapen autoeratu eta integrala sustatzeko Mundukideren balore eta printzipioetan oinarrituta.

SOLIDARITATE UNIBERTSALA, demokrazia sozialaren alde lan egiten duten guztiekiko, bakea, justizia eta garapen helburuak partekatuz; LANA, eraldaketa ekintza gisa ulertzen dugu, aldaketarako ekintza, garapena lortzeko bidea eta ERALDAKETA SOZIALA, pertsona eta gizarte autogestionatuago eta justuagorantz; dira “mugitzen” gaituzten BALOREAK.

ZERTAN LAGUNTZEN DU MUNDUKIDEk? Enplegua eta aktibitate ekonomikoak sorteen Errentak ekitatiboki handiagotzen Elikagaiak ugaritzen Oinarri kooperatiboan lan eginez, antolaketa eta erakundeak sendotzen

ZER EGITEN DUGU? (lan ildoak) Oinarrizko azpiegituren eraikuntza bideratu Nakazaritza eta abaltzantzaren garapena Enpresa sustapena, aholkularitza eta garapena Formazio teknikoa, kudeaketan eta kooperatibagintzan

ZEINEKIN? Herrialde txirotuenekin (batez ere Afrikan) Erakunde antolatu eta eraldaketa sozialerako bokazioa dutenekin (batez ere latinoameriketan)

BI PROIEKTU MOTA… ESKUALDEKO GARAPEN SOZIO-EKONOMIKORAKO PROGRAMAK: Pertsonen gaitasunak sendotuz, garapen maila baxuko komunitate eta herrialdeen garapenean laguntzen duten Programak. ERAKUNDEAK ETA GIZARTE EKONOMIA SENDOTZEKO PROGRAMAK: Lidergotza sendoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa duten talde egituratuetan, enpresa arloa, antolaketa eta kooperatibintza indartuko duten Programak

Eta guzti hori BEREZKO LAN ESTILO BATEKIN Epe luzerako estrategia eta konpromisoa … Eskualdeko ikuspegia … Tokian bertan gure langileak izanik … Testuingurura eta pertsonetara egokituz … Txikitik abiatuz eta poliki-poliki handituz … Eraginkortasuna eta emaitza konkretuak bilatzen duen kudeaketaz … Genero eta jasangarritasun ikuspegiak integratzeko esfortzuak eginaz …
Jardun arloak
Lankidetza eta garapena
TOP