Love Without Bounderies

Love Without Bounderies

Non bizi: Katalina Elizegi, 46 - Bajo, Donostia-San Sebastián ·
Telefonoa
676 513 634
Posta
jone.gereka@lwbmail.com
Web gunea
lovewithoutboundaries.es/
Geuri buruz
Egunero Txinan ehundaka ume uzten dituzte etorkizun hobea aurkituko duten itxaropenean. Ume hauek umezurztegietara eramaten dira. Hauetako gehienak, mediku laguntzaren beharrean daude, osasun arazoren bat edo malformazioren batekin jaio direlako eta umezurztegietan ezin dituzte behar bezala zaindu.

Dituzten beharren ondorioz gehienak hil egiten dira: %80tik gora.

LWB (Mugarik Gabeko Maitasuna GKEa) ume hauei laguntzeko helburuarekin sortu zen 2003an. Ume hauei laguntza helarazteko munduan zehar borondatez lanean ari garen lagun talde handi bat gara.

Txina osoan 4 osasun etxe berezi dauzkagu irekita. Etxe hauek umeei bizitza salbatzeko pentsaturiko toki goxoak dira. Bertan, zaintzaile bereziak daude umeak zaintzen. Maitasuna, elikagaiak, bitaminak eta behar duten guztia ematen, umeak operatzeko prest egon bitartean.

Umeei ebakuntzak egin ahal izateko, bertako hainbat ospitalerekiko hitzarmenak ditugu umeak beharra dutenean eraman eta ebakuntzak egin ahal izateko. Honez gain, urtean bi aldiz gutxienez, borondatez eskaintzen zaizkigun mediku ospetsuek Txinan bertan ebakuntzak egin ditzaten mediku bidaiak antolatzen ditugu.

Ebakuntzaren ondoren Osasun etxeetara itzultzen dira, sendatu eta indarberritzeko. Bitartean, umezurztegira itzuli beharrik gabe, harrera familiak bilatzen dizkiegu. Umezurztegiak haur hauen adopzio-paperak prestatzera animatzen ditugu, behin betirako familiak izan ditzaten.

LWBk lagundutako haurrak betirako familiarekin elkartzen direnean, gure lanak benetan pena merezi duela sentitzen dugu.

Umeen alde lanean ari garenean, helburu nagusiak hauek ditugu:

Mediku laguntza behar duten umezurtzen heriotza kopurua gutxitzea.
Umezurtzek ebakuntza itxaroten pasatzen duen denbora gutxitzea.
Adopzio espedienteak prest dituzten mediku laguntza behar duten umezurtz kopurua gehitzea.
Mediku behar bereziak dituzten umeekin loturik dagoen estigma gutxitzea.
Jardun arloak
Haurrak eta gazteak
Latitude
43.3033524
Longitude
-1.9874588
TOP