Herritarron Harrera Sarea 2018an sortu zen, gure erkidegora iristen diren eta baliabide propiorik gabe dauden migratzaileei laguntzeko sare bat sortzeko, haien migrazio eta bizi proiektua aurrera ateratzeko. Pertsona hauen beharrei gainerako herritarrekin berdintasunean erantzuteko beharrezkoak diren baliabideak sortzea eta martxan jartzea aldarrikatzen diegu instituzioei. Era berean, pertsona horien eskubideen defentsa sustatzen dugu, urraketen aurrean, bai erakundeen aldetik, bai norbanakoen aldetik.
Jarduera hauek egiten ditugu:
- Lurraldean dauden baliabideei buruzko aholkularitza, orientazioa eta informazioa.
- Kudeaketa eta izapideetan laguntzea.
- Behar diren ondasun materialak ematea: elikadura, arropa, sukaldeko tresnak, berogailuak, butanoa, botikak, txartelak, etab.
- Prestakuntza, kirol, kultura eta aisialdi jarduerak: hizkuntza eskolak, mota guztietako formazioak, kultur eta jolas irteerak...
- Antzeko helburuak dituzten erakunde edo taldeekin sarean lan egitea.
- Gure lan-eremuarekin zerikusia duten foro, plataforma eta sareetan parte hartzea.
- Giza Eskubideekin zerikusia duten era guztietako ekimenetan laguntzea.
- Artatzen dugun kolektiboaren egoerari buruz herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak.
Azken gertaerak
EGUN 1+
- Iragandakoa
Hasi zen: 2021 ekaina 1, 00:00
Amaitu zen: 2021 iraila 29, 23:00
EGUN 1+
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 otsaila 22, 01:00
Amaitu zen: 2025 martxoa 31, 00:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 urria 29, 19:00
Amaitu zen: 2025 urria 29, 21:30
EGUN 1+
- Iragandakoa
Hasi zen: 2023 abuztua 8, 10:02
Amaitu zen: 2023 iraila 29, 22:02
EGUN 1+
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 urtarrila 27, 01:00
Amaitu zen: 2025 otsaila 28, 00:00
