GIPUZKOA
Martxoaren 11tik apirilaren 21a arte - Herri ezberdinetan
Zinegoak 2020 Jaialdiaren "Hedapena" sailaren barruan Gipuzkoan antolatu den pelikulen proiekzioa.
Proyección de películas organizada en Gipuzkoa dentro de la sección "Extensión" del Festival Zinegoak 2020.
ZG Hedapena helburu zehatz batekin jaio zen: jaialdian ikusgai ditugun lanak udalerrietara zabaltzea, oro har herrientzat zaila delako mota horretako edukiak eskuratzea. Gero eta ohikoagoa da LGTBI+ edukiak edo pertsonaiak dituzten pelikulak zinema komertzialetara heltzea, baina ez da gauza bera gertatzen film labur eta dokumentalekin.
Bigarren helburua, baina ez garrantzi gutxiagokoa, aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako jarduera bat eskaintzea da, urtero Zinegoakek sortzen dituen ikus-entzunezko edukiak aprobetxatuz.
Martxo eta apirilean zehar jaialdia herriz herri ibiliko da, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik: 70 proiekzio egingo dira 60 udalerritan. Berdindu! zerbitzuari esker (Eusko Jaurlaritzako LGTBI+ Arreta eta Informazio Zerbitzua), eta ZG Hedapenean parte hartzen duten udal eta erakundeen apustuari esker, gero eta gehiago dira jaialdiaren film labur eta luzeak izango dituzten udalerriak.
Gipuzkoan errepikatuko duten herri asko ditugu: Anoeta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zizurkil eta Zumaia. Ohikoa den bezala, Donostin ere proiekzioak izango ditugu, Gehitu eta EHGAMen lankidetzarekin. Herri berriak ere izango ditugu: Asteasu, Elgoibar, Errenteria, Ordizia eta Lasarte-Oria.
Zinegoakentzat erantzukizun handia da film laburrak, luzeak, dokumentalak edota ipuin kontalariak udalerriz udalerri eramatea, eta bertan aniztasunarekin eta kulturarekin lotutako edukiak eskaintzea, jatorrizko bertsioan beti, eta aurten azpititulazio bikoitzarekin euskaraz eta gaztelaniaz.
ZG Hedapenari esker, etxetik gertu zineaz eta aniztasunaz gozatzeko aukera izan dezazuela opa dizuegu.
La Extensión ZG nace con un objetivo claro: llevar las obras del festival a las poblaciones que habitualmente tienen más complicado acceder a este tipo de contenidos, ya que cada vez son más los largometrajes con personajes o temáticas LGTBI+ que llegan a las pantallas de cine comercial, pero no pasa lo mismo con los cortometrajes y los documentales.
Otro de sus objetivos, pero no menos importante, es ofrecer una actividad ligada a la diversidad y la cultura aprovechando la gran variedad de obras audiovisuales especializadas que cada año selecciona el Festival.
Este año serán más de 70 proyecciones en las cerca de 60 poblaciones que participan en esta actividad que se desarrolla entre los meses de marzo y abril a lo largo de toda Euskal Herria.
Gracias al apoyo de Berdindu!, Servicio de Información y Atención del Gobierno Vasco a LGTBI+, y a la apuesta por parte de los ayuntamientos y asociaciones que participan en la Extensión ZG, cada año son más las localidades que proyectarán cortometrajes y largometrajes del festival.
En Gipuzkoa los municipios que repiten la actividad son: Anoeta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Hernani, Hondarribia, Oiartzun, Oñati, Tolosa, Zizurkil y Zumaia. Como viene siendo habitual Donostia volverá participar de la mano de Gehitu y EHGAM. Se suman a la actividad: Asteasu, Elgoibar, Errenteria, Ordizia y Lasarte-Oria.
Para Zinegoak es una gran responsabilidad poder llevar programas de cortometrajes, largometrajes, documentales o cuentacuentos… a todas estas localidades que aprovechan la celebración del festival para ofrecer contenidos ligados a diversidad y cultura, siempre en versión original subtitulada en castellano y euskera.
Os invitamos a buscar la población más cercana en la que se proyecte uno de nuestros ciclos y que disfrutéis de una buena sesión de cine y diversidad.
EGITARAUA:
Martxoak 11, asteazkena:
19:30: Oñati - Zine aretoa, Oñatiko Kultur Etxea
20:00: Bergara - Seminarixoa
Martxoak 12, osteguna:
21:30: Elgoibar - Herri Antzokia
Martxoak 13, ostirala:
19:00: Asteasu - Udaletxeko ikus-entzunezko aretoa
19:00: Oiartzun - Pleno Aretoa
Martxoak 14, larunbata:
19:00: Lasarte-Oria - Manuel Lekuona Kultur Etxeko aretoan
Martxoak 16, astelehena:
19:30: Donostia - Antzoki Zaharra
Martxoak 17, asteartea:
19:30: Donostia - Antzoki Zaharra
Martxoak 18, asteazkena:
19:30: Donostia - Antzoki Zaharra
Martxoak 19, osteguna:
19:00: Hondarribia - Kultur Etxea
Martxoak 23, astelehena:
19:00: Zizurkil - Plazida Otañoko Gela Balioanitza
Martxoak 24, asteartea:
19:00: Tolosa - TOPIC
Martxoak 26, osteguna:
19:00: Arrasate - Kulturateko Areto Nagusia
21:30: Elgoibar - Herri Antzokia
Martxoak 27, ostirala:
18:30: Anoeta - Mikelasagasti auditorioa
19:00: Hernani - Biteri Kultur Etxea
Apirilak 2, osteguna:
19:00: Errenteria - Niessen Aretoa
22:00: Zumaia - Aita Mari Zinema
Apirilak 3, ostirala:
19:00: Errenteria - Niessen Aretoa
Apirilak 21, asteartea:
Azpeitia - Sanagustin kulturgunea