algaraklown 2

Haurrak eta Gazteak

Ospitaleko Pailazoak

Irabazi-asmorik gabeko Clown elkarte bat gara, eta arlo emozionalean eta psikologikoan laguntzen dugu, umorearen, alaitasunaren eta samurtasunaren bidez pertsonaren barne-harmonia berrezartzen bideratzeko.

"Barre Terapiaren" printzipioetan eta, frogatutako umorearen ondorio fisiologiko eta psikologikoetan oinarritura, ospitaleratutako edo etxean ospitalizazioan dauden haurrekin, egoitzetako adinekoekin, eta zailtasun edo kalteberatasuna dela-eta, ezbeharrak gainditzeko umore eta poztasun-ekarpen berezia behar duten pertsonen elkarteekin, lan egiten dugu.

Badakigu gure jarduna ez dela terapia sendagarri bat berez, baina zoriontasun-pilula bat izan liteke, edo, nahiago izanez gero, Stanislas Tomkiewiz psikiatra handiaren esaldi ederrari berrekin: "Erresilientzia-tutore bat".

Azken argazkiak

TOP