gaztedi

Haurrak eta Gazteak

Zailtasunak dituzten nerabeekin eta beren familiekin esku-hartzea

Gaztedi, nerabeei osoko atentzio zerbitzua eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko elkarte bat da 1994an Gipuzkoan sortua gazteekin esku-hartze eredu bezala.

Lanbide profil anitzez osatua. Zailtasunak lanbide ezberdinen ikuspegitik landuz eta osoko lan bereizgarri bat eginez. Esku-hartzea gazte, famili edo tutore Bakoitzari Zuzendutako Egitasmoan garatzen da, baliabide psikologiko, hezitzaile eta sozial bezala, sortzen diren arazoei erantzun ahal izateko.

Arazoak dituzten gazteei heldutasun egokia lortzen erraztuz, familiarekin eredu hezitzaile sano eta baikor erlazioak lortzen lagunduz batera. 12-18 urteko nerabeei, gurasoei, profesionalei, instituzioei eta heziketa zentruei zuzendua dago Gaztedi. Gaurkotasunean gehien lantzen ari diren zailtasun egoerak (arrisku-jokaerak, eskola-zailtasunak, erlazioak, mugen eza, kontrolik gabeko ordutegiak, lotsa, drogen erabilera gatazkatsua, agresibitatea, autoestima baxua, doluak, frustrazioa, lotuak daude gehien bat.

TOP