
GENE GENE elkartea (Gipuzkoako Eritasun Neuromuskularren Elkartea) gaixotasun neuromuskularrak dituzten Gipuzkoako pertsonek, beren senitartekoek, zaintzaileek eta lagunek osatzen dute.
Helburu nagusiak hauek dira: kalteturiko pertsonen gizarteratze osoa, beren bizitza-kalitatearen hobekuntza eta kolektibo honen arazoak ezagutaraztea. Horretarako, GENE-k, besteak beste zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
• Banan-banako arreta.
• Fisioterapia.
• Banan-banako laguntza psikologikoa eta autolaguntza-taldeak.
• Aisialdirako jarduerak.
• Hitzaldiak, tailerrak, etab.
GURE HELBURUAK hauek dira: - Gaixotasun neuromuskularren ikerketa eta tratamendua sustatzea. - Gaixoak bildu eta komuneko helburuen alde guztiok. - Gaixo zein senideei gaixotasunaren inguruan informatu, bai eta bere sorrera, tratamendua eta ikerketaren inguruan ere. - Iritzi publikoa eta administrazionaren sentsibilizazioa lortu gaixotasun neuromuskularren arazoaren gainean. - Helburu bera duten elkarteekin lan egitea.
ZER DIRA GAIXOTASUN NEUROMUSKULARRAK? Gaixotasun guzti hauek zerbait amankomunean dute: muskuluen, zain edo beraien arteko loturaren funtzionamendu okerra. Gaixotasun eta afekzio-mailaren arabera, ondoko ondorioak izan ditzakete: irri egiteko zailtasunak, betazalen erorketa, mugikortasun urria, maizko erorketak, deformazioak, bihotz-arritmiak, irensteko edo arnas egiteko zailtasunak, etab. Batzuk umeengan agertzen dira, beste batzuk gazteengan eta besteak helduengan. Gehienak progresiboak eta degeneratiboak eta, oraingoz, sendaezinak dira. Orokorrean, fisioterapia gomendagarria da; kasu batzuetan, kirurgia. Gaixotasun arraroak dira eta ez dira kutsakorrak; gehienak genetikoak dira, hau da, amak, aitak edo biok bere umeari ematen dioten informazio genetikoan akats bat dago. Badaude 150 gaixotasun neuromuskular baino gehiago, baina ohikoenak Duchenne-ren distrofia, distrofia miotonikoa edo Steinert-ena, Becker-en distrofia, gerri-distrofia eta atrofia espinalak dira.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2021 azaroa 13, 11:00
Amaitu zen: 2021 azaroa 13, 12:30
- Iragandakoa
Hasi zen: 2020 martxoa 14, 11:00
Amaitu zen: 2020 martxoa 14, 13:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2020 martxoa 7, 11:00
Amaitu zen: 2020 martxoa 7, 12:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2020 urria 1, 09:00
Amaitu zen: 2020 abendua 30, 21:00