mm-1024x507

Lankidetza eta Garapena

Kooperazio kooperatiboa

MUNDUKIDE FUNDAZIOA, lan munduaren konpromiso solidariotik sortu zen, 1999. urtean Debagoienako herrietako GGKE-ek, MONDRAGON-ek, enpresa kooperatiboek eta Unibertsitateak, egindako hausnarketa ondoren. Baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herrialdeekin lankidetzan jardutea da fundazioaren misioa. Mundukideren balio eta printzipioetan oinarrituta, inplikatutako bi aldeen garapen autoeratu eta integrala sustatu nahi dugu, horretarako lan mundu kooperatiboaren elkartasuna bederatuz.

 BI PROGRAMA MOTAREKIN LAN EGITEN DUGU:

1.-ESKUALDEKO GARAPEN SOZIO-EKONOMIKOA SENDOTZEKO

PROGRAMAK: Pertsonen gaitasunak sendotuz, garapen maila baxuko komunitate eta herrialdeen garapenean laguntzen duten Programak dira. Mozambiken eta Etiopian adibidez. NOLA? *Azpiegiturak sortuaz. *Nekazal garapena sustatuz. *Hornikuntza eta komertzializazio sarea eraiki eta sendotuz

2.-ERAKUNDEAK ETA GIZARTE EKONOMIA SENDOTZEKO PROGRAMAK

Lidergotza sendoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa duten talde egituratuetan, enpresa arloa, antolaketa eta kooperatibintza indartuko duten Programak dira. Brasil, Kolombia, Mexiko eta Ekuadorren adibidez. NOLA? *Kudeaketa eta kooperatibagintzaren inguruko formakuntzaren bidez. *Enpresa sozialei aholkularitza eskainiaz. * Jarduera ekonomiko berriak sortzeko babesa eskainiz. INTERKOOPERAZIO SISTEMA DA GURE INDARGUNEA Mundukidek interkooperazio sistemaren bitartez, Arrasateko Esperientzia kooperatiboa osatzen duten eragileen partehartzea bultzatzen du, garapenerako lankidetzaren esparruan, lan munduko elkartasuna aktibatuz. INFORMAZIO GEHIAGO: www.mundukide.org

Azken gertaerak

EGUN 1+
  • Iragandakoa

Hasi zen: 2021 otsaila 1, 00:00

Amaitu zen: 2021 otsaila 16, 23:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2021 urria 17, 09:00

Amaitu zen: 2021 urria 17, 12:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 uztaila 21, 11:00

Amaitu zen: 2020 uztaila 21, 12:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2021 maiatza 27, 17:00

Amaitu zen: 2021 maiatza 27, 18:30

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 abendua 24, 11:00

Amaitu zen: 2020 abendua 24, 19:30

TOP