Captura de pantalla (39)

Haurrak eta Gazteak

Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea

Beroa elkartea Gipuzkoako Harrera Familiek osatzen dugu, harrera mota edozein izanik ere:

Borondatezko familia harrera

Pertsona edo familia batek, kualifikazio berezirik izan gabe, bere burua eskaintzen du haur edo nerabe bat (edo bat baino gehiago) hartzeko, eta bere gain hartzen du hura zaintzeko eta artatzeko erantzukizuna, profesionalen laguntzarekin, adingabearen ongizatea berma dadin.

Familia harrera espezializatua

Modalitate honetan, harreragileak edo familiako kideetako batek berariazko kualifikazioa, esperientzia eta prestakuntza ditu behar bereziak dituzten haur eta nerabeekin babes eginkizunak betetzeko. Harrera bere lan profesional bihurtu nahi du, dedikazio osoz (nahiz eta egoera jakin batzuetan bateragarria izan daitekeen beste lan bat egitearekin), eta horregatik, ordainsaria jasotzen du, harreran hartutako adingabearen ongizatea bermatzeko laguntza ematen dion talde bateko kide izanik.

Harreraren aurreikusitako iraupenaren arabera, izan daiteke:

  • - Larrialdikoa (gehienez 6 hilabeteko iraupena)
  • Berehalako arreta behar duten haurrentzat da, beren familiekin itzuli ahal izango diren aztertzen ari direnean. Hori baloratzen den bitartean, haur horiek larrialdiko familia horiekin egongo dira.
  • - Aldi baterakoa (2 urtera arteko iraupena)
  • Haur eta nerabeen familiak, laguntza profesionalarekin eta horretarako lan eginez, seme-alabak ondo zaintzeko gai izan daitezkeen kasuetarako da. Horregatik, aldi baterako harrerako familiek beren familietatik kanpo egongo diren haur eta nerabe horiei laguntzen diete denbora horretan (gehienez bi urte), eta beren familietara itzultzeko prestatzen laguntzen diete.
  • - Iraunkorra (iraupen mugagabea)
  • Ikusi denean haurrak edo nerabeak ezin izango duela bere familiarekin itzuli, haiekin askoz denbora gehiagorako egon nahi duten familiak bilatzen dira, eta 18 urtera arte iraun dezake.

Egun, denera, 86 familia bazkidek gara.

Beroa, honako uste sendoz sortzen da: harrera baliabidearen hobekuntzari begira familiek ematen dituzten zailtasunetan, aholkuetan, planteamenduetan, berrikuntzetan, etab.etan administrazioarekin ordezkaritza eta bitartekaritza lana egiteko beharra asetzeko. Horrekin lortu nahi duguna honakoa da:

  • -Harrera Familiei eta harreran hartzen diren adingabeek bizitzen duten harrera prozesuan lagundu. -Zerbitzu eta interesezko jarduera ezberdinen eskaintzaren bitartez familia harrera prozesua erraztea.
  • -familia gehiagok familia harreraren aukera planteatzera animatzeko helburuarekin
  • -Hedapen eta sentsibilizazio kanpainak antolatu eta hauetan lagundu.

Harrera familiok, erreferentziazko irudi seguruekin, familia eredu estrukturatua eta normalizatua eskaintzen diegu adingabeko pertsonei. Egonkortasuna, laguntza eta afektua eskaintzen diegu. Adingabeko pertsonen eskura jartzen dugu gure familia, hauek hazteko, hezteko eta bizitzeko eremua izan dezateen.

Gainera, EZ GAUDE BAKARRIK! Harrera familiek, harrerako prozesu osoan zehar Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen baliabide jakin batzuk dauzkagu eskura, besteak beste, laguntza profesionala, laguntza ekonomikoak…

Azken gertaerak

EGUN 1+
  • Iragandakoa

Hasi zen: 2020 uztaila 31, 23:00

Amaitu zen: 2020 iraila 30, 22:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2021 azaroa 23, 17:30

Amaitu zen: 2021 azaroa 27, 13:48

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2021 apirila 20, 19:14

Amaitu zen: 2021 apirila 20, 22:14

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2019 azaroa 9, 08:00

Amaitu zen: 2019 azaroa 9, 09:00

  • Iragandakoa

Hasi zen: 2019 azaroa 9, 09:28

Amaitu zen: 2019 azaroa 9, 10:28

TOP