AISIALDI INKLUSIBOA PROGRAMA


SARRERAK DOAN KLUBA ARETOAN

2026 ekimenak urria


Urria
18

Lubbert

17:30 —  Arte eszenikoak

Zir Zir Hara! zikloaren baitan LUBBERT ikuskizunaz gozatu. Inda Peredaren keinu-komedia berria da, El Jardín de las Delicias margolanean inspiratua. Lubbert Dash, gizakiaren lehen zirriborroa, Delizien Lorategian zehar bidaia surrealista batean murgiltzen da, bere burua eta mundu berria ezagutuz. Bidean, ikusleak pertsonaia bitxi, egoera zentzugabe eta irudi fantastikoz beteriko abentura batean parte hartzen dute.

Familiei zuzendautako proposamena da Zir Zir Hara! haur eta helduak elkarrekin harritzeko, gozatzeko eta amesteko sortutako familia-arte eszenikoen zikloa da.


Urria
23

El Pony Pisador

20:00 —  Kontzertua

El Pony Pisador Kataluniako folk talde ezaguna da, estilo eta tradizio musikal askoren nahasketagatik nabarmentzen dena. Umorez eta energiaz beteriko emanaldietan, folk katalana, doinu zeltak eta mediterraneoak nahasten dituzte, publikoarekin lotura berezia sortuz.

Bizi ala iraun zikloaren eskainitako kontzertu hau publiko zabalari zuzendutako proposamena da,bereziki musika tradizional eta garaikidearen zaleei zuzendua.


Urria
30

Cristina Len

20:00 —  Kontzertua

Martiago es mi pueblo Cristina Lenen zuzeneko ikuskizuna da, herriaren eta hiriaren arteko lotura eta nortasunaren bilaketa ardatz dituena. Martiagoko musika tradizionala gaur egungo ikuspegitik berrinterpretatzen du, elementu akustikoak, perkusio tradizionala eta elektronika uztartuz.

Gazte eta helduei zuzendutako kontzertua


Urria
31

La Amenaza Constante

20:00 —  Kontzertua

La Amenaza Constante Donostiako taldea da, pop, noise pop eta shoegaze doinuak uztartzen dituena. 2024an Perder el tiempo kaleratu zuten, eta 2025ean Un desierto de amapolas lehen LP-a grabatu zuten, Donosti soinuaren eta indie alternatiboaren eraginekin.

Gazte eta helduei zuzendutako kontzertua.


2026 ekimenak azaroa


Azaroa
7

Putochinomaricón

20:00 —  Kontzertua

Putochinomaricón Chenta Tsai Tsengek sortutako musika-proiektua da. Pop kulturaz bustitako artista berezi, konprometitu eta probokatzailea da, eta tecno-poparen, synth-poparen, J-poparen eta hyperpoparen eraginak uztartzen ditu. Eszenatokian karisma handia erakusten du, eta zuzeneko indartsu eta energetikoak eskaintzen ditu. Bere abestiek, kalitate musikalaz gain, mezu aldarrikatzaile eta kritikoa dute, publikoarengan eragin handia sortuz.

Kontzertu hau gazte eta helduei zuzendutako proposamena da eta  Bibra zikloaren egitarauko ekimenen bat da.


Azaroa
21

Marina y su Melao

20:00 —  Kontzertua

Marina y su Melao Marina Molina puertorricarrak gidatutako Bartzelonako taldea da. 2025ean Rezo al agua lehen diskoa argitaratu zuten, Puerto Ricoko bomba tradizionala afrokaribeko beste erritmo batzuekin uztartuz. Lanak tradizioa eta berrikuntza batzen ditu, eta Marinaren Puerto Ricorekiko lotura sakona islatzen du.

Kontzertu hau gazte eta helduei zuzendutako proposamena da eta  Bibra zikloaren egitarauko ekimenen bat da.


Azaroak
22

Presente

17:30 —  Arte eszenikoak

Presente ikuskizunak plastikozko uharte batean bizi den pailazo-haur baten istorioa kontatzen du. Zabor artean aurkitutako opari batek bere ikuspegia aldatuko du, zaborra batzuentzat altxorra izan daitekeela erakutsiz. Lanak ingurumenaren, etorkizunaren eta orainaldia zaintzearen inguruko hausnarketa egiten du, elkarlanak mundu hobe bat eraikitzeko duen garrantzia azpimarratuz.

Familiei zuzendautako proposamena da Zir Zir Hara! haur eta helduak elkarrekin harritzeko, gozatzeko eta amesteko sortutako familia-arte eszenikoen zikloa da.


Azaroa
27

Brava

20:00 —  Kontzertua

Brava euskal artistak punka, hardcorea eta rapa club musikarekin uztartzen ditu, energia handiko zuzenekoak eskainiz. Bere musikan erritmo biziak eta soinu elektronikoak nagusi dira, eta bere letrek haserrea, sexualitatea, ahultasuna eta indarra bezalako gaiak jorratzen dituzte. Belaunaldi berri bateko emakumeen ahotsa ordezkatzen du, ikuspegi ausart eta propio batekin.

Kontzertu hau gazte eta helduei zuzendutako proposamena da eta  Bibra zikloaren egitarauko ekimenen bat da.


Azaroa
28

Maruxak

20:00 —  Kontzertua

Maruxak 2019an Iruñean, Mendillorri auzoan sortutako kolektibo trabestia da. Trabestismoa, musika eta euskal folklorea uztartzen dituzte, tradizioa ikuspegi queer, komunitario eta aldarrikatzaile batetik berrasmatuz. Haien ikuskizunek aniztasuna, adierazpen askea eta genero-rolen inguruko hausnarketa sustatzen dituzte.

Kontzertu hau gazte eta helduei zuzendutako proposamena da eta  Bibra zikloaren egitarauko ekimenen bat da.


2026 ekimenak Abendua


Abendua
11

Erromintxelak

20:00 —  Kontzertua

Erromintxelak 2021ean Arrasaten sortutako taldea da, swing musikaren tradizioa eta euskarazko poesia uztartzen dituena. Nork Erran Eni lehen disko luzea aurkeztera dator, urte gutxian lan nabarmena eginda: sariak jaso ditu eta Gipuzkoako hainbat agertokitan aritu da. Gaur egun, euskal swingaren proposamen berritzaile eta indartsuenetako bat da.

Gazte eta helduei zuzendutako kontzertua


Abendua
13

Bajau

17:30 —  Arte eszenikoak

Bajau Ponten Pie konpainiaren ikuskizun bisual eta poetikoa da, itsasoarekin lotura estua duen Bajau herrian inspiratua. Uretan bizitzea amesten duten bi protagonistaren bidez, gizakiaren jatorria, naturarekiko harremana eta gure bizimoduaren inguruko galderak planteatzen ditu. Keinu-antzerkia, objektuen manipulazioa, efektu bisualak eta ura uztartuz, hitzik gabe kontatutako esperientzia sentsorial eta iradokitzailea eskaintzen du.

Familiei zuzendautako proposamena da Zir Zir Hara! haur eta helduak elkarrekin harritzeko, gozatzeko eta amesteko sortutako familia-arte eszenikoen zikloa da.


KLUBA: Kultura Aisialdi Inklusiboaren Programan

Emanaldi bakoitzeko 10 sarrera Gipuzkoa Kutxa Solidarioako kide diren erakundeentzat Kutxa Fundazioaren KLUBA espazioan (Tabakaleran).

Zer hartzen du barne?

   *.-Aisialdi Inklusiboaren Programaren barruan, emanaldi bakoitzeko 10 sarrera.
   *.-Espazioaren egokitzapenerako laguntza, irisgarritasun beharren arabera.
   *.-Ikusmen-urritasunagatik lehentasuna kokapenean, eszenatokitik hurbil edo urrun egotea eskatzen dutenak.

ERRESERBATZERAKOAN KONTUAN HARTU IRISGARRITASUN BEHARRAK

Oharren atalean osatzeko:

*.-Bertaratuko direnen aniztasun funtzionala.
*.-Espazioaren egokitzapenak (adib., “atea ondoan egotea”).
*.-Zenbat pertsona doazen gurpil-aulkian edo mugikortasun murriztua duten.
*.-Ikusmen-urritasunagatiko beharrak, eszenatokitik hurbil edo urrun egotea eskatzen dutenak.
*.-Aholkua: Zenbat eta informazio zehatzagoa eman, orduan eta errazagoa izango da gunea esleitzea eta zuen taldearen irisgarritasuna bermatzea.

IKUSKIZUNAREN BALDINTZAK

  • *.-Eszena-banaketa ekitaldiaren arabera aldatzen da.
    *.-Ikuskizun batzuek ez dute eserleku-eremurik eta zutik ikusten dira.
    *.-Beti berrikusi ikuskizunaren fitxa: irisgarritasuna, espazioaren antolaketa eta gomendioak ezagutzeko.

EKITALDIAREN EGUNEAN

  • *.-Erakutsi erreserbaren egiaztagiria, digitalean edo paperean, txarteldegian.
    *.-Iritsiera: ikuskizuna hasi baino 20 minutu lehenago.
    *.-Lekua: KLUBA aretoa, Tabakalerako lehen solairuan.

Iraganeko jarduerak

2026 ekimenak ekaina


Ekaina
21

Kumulunimbu | Ortiga Cía

17:30-18:20 —  Arte eszenikoak GAZTETXOENTZAT

Objektu-antzeria eta dantza

Elkarrizketarik gabea

Sinopsia. Kumulunimbu bide baten kontakizuna da. Munduko edozein lekutan, oraintxe bertan eta betidanik, bizitza askok hasten dute bide hori... Neskatila baten eta laino baten arteko adiskidetasun istorio bat, protagonisten ausardiaz, injustiziaz, migrazioez eta etengabeko itxaropenaz hitz egiten duena

Publikoa: + 6 urte /familiak


2026 ekimenak maiatza

Maiatza
17

Historias de Lana | Rauxa Cía.

17:30-18:20 —  Arte eszenikoak GAZTETXOENTZAT

Objektu-antzeria eta dantza

Elkarrizketarik gabea

Sinopsia. Istorio honetan, objektu lehenetsiak ezarritakoaren aurka agertzen dira, konbentzionalaren aurka. Artilezko hari soil bat protagonista duen ipuin fantastiko honek, haizean zehar manipulatuta, fantasia nagusi den eta ustekabekoa iristear dagoen mundu batera eramaten gaitu.

Publikoa: + 5 urte /familiak


2026 ekimenak apirila


Apirila
17

De Ninghures

20:00etatik aurrera - Kontzertua

De Ninghures-ek musika oinak lurrean eta besoak zabalik egiten dute. Galiziako egungo eszena indartsu eta aberatsaren erreferentziazko bandetako bat dira. Maisutasun musikala eta jarrera ausarta nahasten dituen taldea, abesti bakoitzean bere ahots desberdinekin eta kopla eta melodia herrikoien gaurkotzearekin harritzen duena, eta dantzatzera nahiz hunkitzera gonbidatzen gaituena, Galiziako musika tradizionalaren eta beste kultura batzuetako erritmo eta inspirazioen (Latinoamerikakoa edo Magrebekoa, adibidez) arteko fusio bereziarekin.


Apirila
18

Javi Medina

20:00etatik aurrera —  Kontzertua

Javi Medina artista nabarmena da musika-eszena garaikidean, generoak fusionatzeko eta hainbat belaunalditako entzuleekin oihartzun egiten duen soinu paregabea sortzeko duen gaitasunagatik ezaguna. 


Apirila
19

Dame la mano (Happy Manif) | David Rolland | Goizez

11:30-12:20 —  Arte eszenikoak GAZTETXOENTZAT

Ikuskizun koreografiko parte-hartzailea baino gehiago, Dame la mano, esperientzia alaia eta kohesionatzaile bat da. Gure portaeren gaineko begirada dibertigarria eskaintzen du eta talde baten barruan —kasu honetan jolastoki batean— azaleratzen diren botere-dinamikak zalantzan jartzen ditu.

Publikoa: + 8 urte /familiak

50 minutu


Apirila
19

Dame la mano (Happy Manif) | David Rolland | Arratsaldez

17:30-18:20 —  Arte eszenikoak GAZTETXOENTZAT

Ikuskizun koreografiko parte-hartzailea baino gehiago, Dame la mano, esperientzia alaia eta kohesionatzaile bat da. Gure portaeren gaineko begirada dibertigarria eskaintzen du eta talde baten barruan —kasu honetan jolastoki batean— azaleratzen diren botere-dinamikak zalantzan jartzen ditu.

Publikoa: + 8 urte /familiak

50 minutu


Apirila
24

Ibon RG y Enrike Hurtado

20:00etatik aurrera —  Kontzertua

IbonRG eta Enrike Hurtado Euskal Herriko musika esperimentaleko eszenako kide aktiboak dira (musikagile zein antolatzaile eta kolaboratzaile). 2019an hasi ziren proiektu honetan kolaboratzen. Handik bi urtera, 2021ean ‘oMOrruMU baMAt’ albuma eman zuten argitara.


Apirila
30

Julen Portillo y Mikel Irazusta

20:00etatik aurrera —  Bakarrizketa

Umorea euskaraz, freskotasuna eta tokiko eszena

Euskarazko stand uparen eszenak irakinaldi bat bizi du, eta euskal umoristek material berria probatzeko eta beren sormena ordu erdiko saioetan partekatzeko gune bihurtzen da Kutxa Fundazioa Kluba.

Julen Portillok eta Mikel Irazustak euskal umore garaikidearen bizitasuna erakutsiko dute.


2026 ekimenak martxoa


Martxoa
06

Audience

20:00etatik aurrera - Talentu berriak Jazz Musikan

AUDIENCE: Gaizka Insunza, Ager Insunza, Andoni Lauzirika, Kepa Elgoibar
25 urtebeteko ibilbidea bete dugu jada Audience taldean. 1999an hasitako abentura hau etengabeko bizipen eta ikasketa prozesu bilakatu da, bidean hainbat toki eta lagun ezagututa. 


Martxoa
13

CastaZabal + La María

20:00etatik aurrera —  Kontzertua

CastaZabal flamenkoa, jota, euskal kanta eta rapa uztartzen dituen proiektu musikala da, herrien arteko batasuna aldarrikatzeko. Desberdinarekiko errespetua eta gainditze kolektiboa defendatzen dituen begirada proposatzen du.

La María bere azken diskoa, 'Robina', aurkezten ari da. La Mariaren musika-bitxi berria obra intimo eta berritzailea da, Valentziako musika tradizionala errotik abangoardiaraino eraldatzen duena.


Martxoa
14

Ortiga

20:00etatik aurrera —  Kontzertuak

Berbenaren soinuaren berreskurapenaren eta merengea, cumbia edo elektro-latina bezalako generoen aldarrikapenaren erreferente alternatiboa begirada garaikide batetik, ORTIGA soinu guztiz pertsonala sortzeko generoak eraisten dituen fusio baten lurpeko enbaxadoreetako bat da. 


Martxoa
20

Gregotechno

20:00etatik aurrera —  Kontzertua

Gregotechno kantu gregorianoaren modu sakratuak musika elektronikoaren indar pultsatzailearekin fusionatzen dituen proiektu musikala da.

Zuzeneko aurkezpenetan, proposamen hibrido honekin batera, arkitektura erromanikoan eta haren xehetasun mikroskopikoetan inspiratutako bideoartea aurkezten da, zentzumen anitzeko errituala sortuz.


Martxoa
21

Antía Muíño

20:00etatik aurrera - Kontzertua

Abesti galega novelaren erabateko errebelazioa, bere erregistroa jazz-poparen, autorearen kanta alternatiboaren eta Galiziako musika tradizionalaren zaletasunaren artean mugitzen da. 

Bere proposamena Norah Jones, Silvia Perez Cruz, Tracy Chapman, Maria Arnal, Diana Krall eta Luz Casalen arteko medium moduko bat da. 


Martxoa
26

Manex Astigarraga eta Jone Bengoa

20:00etatik aurrera - Bakarrizketak

Humor en euskera, frescura y escena local

La escena del stand‑up en euskera vive un momento de efervescencia, y Kutxa Fundazioa Kluba se convierte en un espacio donde humoristas vascas y vascos pueden probar material nuevo y compartir su creatividad en sesiones de media hora.

Manex Astigarraga y Jone Bengoa nos mostrarán la vitalidad del humor vasco contemporáneo.


2026 ekimenak otsaila


Otsaila
06

Almere

20:00etatatik aurrera - Talentu berriak Jazz Musikan

ALMERE, Musikeneko ikasleek sortutako jazz laukotea, jazz garaikidearen barruan gorabidean dagoen proiektu gisa finkatzen saiatzen da, jazzaren errepertorio klasikoaren moldaketak eta gaur egungo soinua uztartuz. Taldeak Gorka Benitez, Machetazo, New Jazz Underground eta Immanuel Wilkins bezalako eragin ezberdinetatik edaten du. Standarden jatorrizko moldaketak, konposizio propioak eta Silvio Rodriguez bezalako kantautoreen abestien berrinterpretazioak biltzen dituen errepertorioagatik nabarmentzen da proiektua.


Otsailak
14

Niño de Elche y Emil Saiz "El eco del mundo" (live)

20:00etatik aurrera —  Natura Elektronikoa

EL NIÑO DE ELCHE -Flamenco garaikideko figura garrantzitsua den Niño de Elchek generoaren praktikak eman diguna, oinarrizkoenetik benetan funtsezkoenera arte, bereganatu du.

EMIL SAIZ - musikari eta konpositore espainiarra da, soinuaren bidez barne-espazioa esploratzen duena.


Otsaila
26

Elisabet Mejuto + Daniel Galdaera

20:00etatik aurrera —  Bakarrizketak

Euskarazko stand uparen eszenak irakinaldi bat bizi du, eta euskal umoristek material berria probatzeko eta beren sormena ordu erdiko saioetan partekatzeko gune bihurtzen da Kutxa Fundazioa Kluba.

Elisabet Mejutok eta Danel Galdaerak euskal umore garaikidearen bizitasuna erakutsiko dute.


Otsaila
27

Pat & Net Trio

20:00etatik aurrera —  Talentu berriak Jazz Musikan

PAT & NET TRIO
Norbaitek ardoaz hitz egiten duenean eta “larru-ukituak eta fruta-ukitua” askatzen dituenean, eta zuk bakarrik pentsatzen duzunean: “ze ona”. Pat & Net-ekin berdin gertatzen da: esaten duzu “ze ondo jotzen duten tentsio harmoniko horiek”, baieztatzen duzu… eta aditu bat ematen duzu jada.

Otsaila
28

Diego V (Av live) + Reichmelt (Av live)

20:00etatik aurrera - Natura Elektroniko

Norbaitek ardoaz hitz egiten duenean eta “larru-ukituak eta fruta-ukitua” askatzen dituenean, eta zuk bakarrik pentsatzen duzunean: “ze ona”. Pat & Net-ekin berdin gertatzen da: esaten duzu “ze ondo jotzen duten tentsio harmoniko horiek”, baieztatzen duzu… eta aditu bat ematen duzu jada.


2026 ekimenak urtarrila


Urtarrila
16

Adam And the Penzos

20:00etatatik aurrera - Talentu berriak Jazz Musikan

ADAM AND THE PENZOS - Musika-ingurune desberdinak dituzten eta jazzerako grina partekatzen duten musikariak elkartzen dituen taldea da.

Adam Chomiuk buru dutela, konposizio originalez osatutako errepertorioa aztertuko dute


Urtarrila
17

Boris Divider

20:00etatik aurrera —  Natura Elektronikoa

BORIS DIVER - Madrilen 1975ean jaiotako Boris Sáezen izen artistikoa da. Prestakuntza autodidakta eta akademikoaren nahasketa berezia duen artista.


Oso gazte zelarik, Musika ikasketak egin zituen kontserbatorioan, baina bere benetako bokazioak soinua, elektroakustika eta mikroelektronika sistemak musikagintzaren inguruan ikastera eraman zuen, geroago sorkuntza bisualaren eta animazio grafikoaren munduarekin konektatzeko.


Urtarrila
23

White Carters

20:00etatik aurrera —  Talentu berriak Jazz Musikan

WHITE CARTERS - Sustrai afroamerikarretan oinarritutako musikatik abiatu eta gaur egungo Funk-aren soinura salto egiten duen taldea da. Talde honek, berezko energiaz indartuta, Funk, Soul eta R & B-ko soinu errealaren lagin bat gerturatu nahi dio publikoari, eta bere errepertorioan genero honetako estandar modernoak eta zaharrak nahasten dira bere jatorrizko konposizioekin batera."


Urtarrila
24

Promsing Youngster | Citrus

20:00etatik aurrera - Natura Elektroniko

PROMISING-YOUNGSTER -Diego Cadiernoren proiektu elektronikoa da. Konplexutasun polirritmikoz beteriko paisaia onirikoen eraikuntzari eskainitako ezizen hori 90eko hamarkadan mamitu zen, eta une horretan hasi zen bere disko-maleta Espainiako iparraldeko klub eta aretoetan mugitzen.

CITRUS - Alberto Martinez urra. Iruñean jaio zen, eta arte plastikoen esparruan trebatua dago. Aldi berean, musika-ekoizpenerako zaletasuna garatzen du, Espainiako hainbat tokitan graffitiaren eta hiri-artearen mundura gehiago bideratutako zenbait esku-hartzerekin.


Urtarrila
29

Esti Curiel + Amaia Ruiz de Galarreta

20:00etatik aurrera —  Bakarrizketak

Euskarazko stand up eszenak eferveszentzia unea bizi du, eta Kutxa Fundazioa Kluba bihurtu da euskal umoristek material berria probatu eta beren sormena partekatzeko gune, ordu erdiko saioetan.


Urtarrila
31

Arcanoid | Telva

20:00etatik aurrera —  Natura elektronikoa

ARCANOID - Luis Cantalapiedra Vázquez 80ko hamarkadaren amaieran hasi zen Dj Muerto izengoitiaren azpian ziztatzen. Urte haietan, musika elektronikoak eskaintzen zuen onena aukeratzen jakin zuen bere saioak sortzeko, eta oso gustu pertsonala transmititu izan du beti haiekin, garaiak eta etiketak bereizi gabe.

TELVA - Azken hamarkadan, Telvak Berlingo lurpean zizelkatu du bere bidea,
bere ahotsa eta presentzia etengabe hobetzea. Hiriko klub ikonikoenetatik hasi eta crates of the finest record store, bere lanak etengabeko bidaia pertsonala gorpuzten du errealizazioa, pasioak eta musika elektronikoaren erroekiko debozio sakonak bultzatuta kultura.


TOP