ERRENTERIA
Abenduak 1 (21:30-02:30) - Niessen Aretoan
Abenduak 1ean jaialdi berezi bat Niessengo aretoan - OARSOINUA berreskuratu dugu eta 4 talde potenteekin izango dugu gozatzeko aukera gau osoan zehar; Lehiotikan Gorpuzkingz, Siroka Taldea eta Paniko Taldea
El día 1 de diciembre se celebra un concierto especial en la sala Niessen de Eerrenteria - Hemos recuperado OARSOINUA y contaremos con 4 grupos potentes que tocaran durante toda la noche; Lehiotikan Gorpuzkingz, Siroka Taldea y Paniko Taldea
- Paniko Taldea
Paniko 2016an sortutako talde hardcore punk hirukote bat da, Orereta eta Zarautz artean mugitzen dena. Azkar jotzen dute, punka eta hardcorea uztartuz beraien abestietan, bi ahots potente musika azkar hau ederki borobiltzeko. Inguruan gertatzen eta ikusten dutena isladatze
...
ERRENTERIA
Abenduak 1 (21:30-02:30) - Niessen Aretoan
Abenduak 1ean jaialdi berezi bat Niessengo aretoan - OARSOINUA berreskuratu dugu eta 4 talde potenteekin izango dugu gozatzeko aukera gau osoan zehar; Lehiotikan Gorpuzkingz, Siroka Taldea eta Paniko Taldea
El día 1 de diciembre se celebra un concierto especial en la sala Niessen de Eerrenteria - Hemos recuperado OARSOINUA y contaremos con 4 grupos potentes que tocaran durante toda la noche; Lehiotikan Gorpuzkingz, Siroka Taldea y Paniko Taldea
- Paniko Taldea
Paniko 2016an sortutako talde hardcore punk hirukote bat da, Orereta eta Zarautz artean mugitzen dena. Azkar jotzen dute, punka eta hardcorea uztartuz beraien abestietan, bi ahots potente musika azkar hau ederki borobiltzeko. Inguruan gertatzen eta ikusten dutena isladatzen saiatzen dira beraien letretan, beti ere gauzak garbi esanez. Denbora honetan kontzertu batzuk eman dituzte inguruan eta baita ere estatu mailan. Kassette bat atera dute 2018an 12 abestiz osatua eta grabaketa berri batekin mehatxatzen dute mundua....
- Siroka Taldea
Bederatzi urte pasa dira Bizkaiko taldea sortu zenetik. Ordutik hona bizitakoaren islada da “Buruz behera” diskoa. Sei abestik osatzen dute Sirokaren lanik intimistena. Taldearen beste diskoekin alderatuta soinu eta estilo aldetik apurtzailea da. Jorratutako gaiak ere oso bestelakoak dira. Iraultza pertsonalen islada igertzen da baina omenaldirako tartea ere hartu dute, Periko Solabarriari eskeinitako abestia kasu. Oso disko zaindua da "Buruz Behera", konstantzia eta lan gogorra izan dira proiektuaren motorra. Muxikon estudioan grabatu dute, Txortx Etxebarrietaren gidaritzapean. Oraingoan ere autoekoizpena izan da euren aukera, beste ereduetan ez baitira eroso sentitzen. Finantzaketa lortzea zaila izan zaie baina, aldi berean, taldekideak ez dira damutzen euren buruaren jabe izan direlako diskoa hasi eta bukatu arte. Etiketa musikalei eustea gustatzen ez zaien arren diskoa entzun eta berehala rock argitsuaren bidea hartu dutela ohartzen gara. Izan ere betiko taldea berritua dator oraingoan bi taldekide berriei esker: Eriz Perez gitarra jotzaileari eta Joseba Urruela baxu jotzaileari esker, hain zuzen. Taldeko beste biak, Maria Rivero (ahotsa) eta Gorka Chamorro (bateria) Sirokaren hastapenetatik daude. Guztiak dira eskarmentu handiko musikariak eta Sirokan ez ezik beste haibat taldetan dabiltza edo ibili dira. Diskoaren azalak ere estilo aldaketa dakar. Azaleko zein barruko collage guztiak Arrate Etxebarriak egin ditu. Aritz Garcia diseinu orokorraz eta logo berriaren diseinuaz arduratu da.
- Lehiotikan
Leihotikan Iruñean 1993an sortu zen punk rock edo ta hardcore melodiko taldea da. Euskal Herrian hard-core melodikoaren aintzindarien artean kokatu ditzazkegu, talde mitiko eta ibilbide luzekoa da. Ibilbide luze honetan bere estudioko 6. lana plazaratu berri du, CD bikoitza "non zaude?" izenarenpean.
- Gorpuzkingz
Onyarbiko ghettotik ateratako euskal Traparen heroiak euskal kultura salbatzeko prest...
Kontzertua 21:30tan hasiko da,
Sarrerak aurrez Niessengo takillan edo egun berean izango dituzue eskuragarriak
Prezioa: 8,00 €tan.
Jaia solidarioa izango da, barrako irabazien zait bat migratzaileekin lanean dabien Irungo Harrera Sarea / Red de Apoyo de Irun bideratuko da.
Migratzaileentzat ARROPA jasoko dugu ere: Txamarrak S eta M neurriak, gerrikoak, txanoak, bufandak eta galtzerdian.
__________________________________________
- Paniko Taldea (Orereta y Zarautz - 2016) - Trio de hardcore punk
- Siroka Taldea (Bizkaia)
- Lehiotikan (Iruña 1993) - Punk rock, hardcore melodico.
- Gorpuzkingz (Hondarribia)
El concierto dará comienzo a las 21:30
Las entradas estarán disponibles en taquilla o en el mismo día a 8, 00 €.
La fiesta será solidaria, una de las ganancias de la barra se destinará a la labor de Irungo Harrera Sarea / Red de Apoyo de Irun.
Seguimos con la ropa de migradoras: Chaquetas s y m, cinturones, gorros, bufandas y calcetín.