DONOSTIA
Urtarrilak 26 Otsailak 28 - Egiako Pasadizoa
Mozanbike. Lurraren Taupadak / Mozambique. Latidos de la Tierra
Mozanbike konpainia atzerritarrei lur-azalera handienak lagatzen dizkieten herrialde afrikarretakoa da. Horren ondorioz, milaka erkidego nekazari euren lur emankorretatik lekualdatu behar izan direnez, elikaduraren segurtasun falta sortu da.
Beste kontinente batzuetan bezala, Afrikako lurren metaketa antzinako fenomenoa bada ere, larriagotu egin da azken hamarkadan, gobernuen, nazioz haraindiko enpresen eta inbertsio-fundazioen ekintzaren ondorioz. Erkatuz gero, lurraren prezioa oso eskuragarria dela eta tokiko gobernu asko inplikatuta daudela kontuan hartuta, kontinente zabaleko lur ereingarriak arpilatzeko prozesua areagotu da, baina, batez ere, agroerregaiak ekoi>...
DONOSTIA
Urtarrilak 26 Otsailak 28 - Egiako Pasadizoa
Mozanbike. Lurraren Taupadak / Mozambique. Latidos de la Tierra
Mozanbike konpainia atzerritarrei lur-azalera handienak lagatzen dizkieten herrialde afrikarretakoa da. Horren ondorioz, milaka erkidego nekazari euren lur emankorretatik lekualdatu behar izan direnez, elikaduraren segurtasun falta sortu da.
Beste kontinente batzuetan bezala, Afrikako lurren metaketa antzinako fenomenoa bada ere, larriagotu egin da azken hamarkadan, gobernuen, nazioz haraindiko enpresen eta inbertsio-fundazioen ekintzaren ondorioz. Erkatuz gero, lurraren prezioa oso eskuragarria dela eta tokiko gobernu asko inplikatuta daudela kontuan hartuta, kontinente zabaleko lur ereingarriak arpilatzeko prozesua areagotu da, baina, batez ere, agroerregaiak ekoizteko, nekazaritzako elikagaigintza sustatzeko eta baliabide mineralak erauzteko.
Izan ere, erronka eskerga da biztanleentzat, afrikarren %80k nekazaritza familiarra dutelako bizibide. Lurren pilaketari aurre egiteko, nekazarien nekazaritzak elikaduraren burujabetza lortu nahi du Mozanbikeko bizilagunentzat, bidezko elikagai osasungarrien ekoizpen jasangarriaren bitartez, bere helburua ez delako nazioarteko merkatuak hornitzea, pertsonak elikatzea baizik. Nekazaritza horretan, hain zuzen ere, elikagaiak ez dira salgaiak, mundu zabaleko herrien eskubidea baizik.
Tokia: Egiako Pasadizoa (Autobus/Renfe geltokia Tabakalera)
_______________________________________
Mozambique es uno de los países africanos que más está cediendo grandes extensiones de tierra a firmas extranjeras. Como resultado, el desplazamiento de miles de comunidades campesinas de sus tierras fértiles y con ello la inseguridad alimentaria.
El acaparamiento de tierras en África, como en otros continentes, es un fenómeno antiguo que, sin embargo, se ha agudizado en la última década, debido a la acción de gobiernos, empresas transnacionales y fundaciones inversoras. El precio de la tierra comparativamente muy accesible, conjuntamente con la complicidad de muchos gobiernos locales, ha contribuido a favorecer la usurpación de tierras cultivables en todo el continente, principalmente para la producción de agro combustibles, el negocio agroalimentario y la extracción de recursos minerales.
En resistencia al acaparamiento de tierras está la agricultura campesina que busca alcanzar la soberanía alimentaria para las personas de Mozambique, produciendo alimentos sanos, justos y de manera sostenible, no para abastecer mercados internacionales, sino para nutrir a las personas; alimentos no como mercancía sino como un derecho de los pueblos de todo el mundo.
Lugar: Pasadizo de Egia (Estación Renfe/Autobuses Tabakalera)