Aukeratutako jarduera

Ordizia Mugimenduan

Nork sortua:: 

ORDIZIA
Martxoak 15 (11:00-13:00) - Zuhaizti gizarte zentroa

Igande honetan abiatuko da "Ordizia Mugimenduan" egitasmoa. Aniztasun funtzionala duten gazteei zuzendutako aisialdi eta gizarteratze programa pilotua da, Ordiziako Udalak eta Batera Aske Kooperatibak elkarlanean sustatua.

Lehen saioa martxoaren 15ean, 11:00etatik 13:00etara, izango da Zuhaizti gizarte zentroan, eta momentuz 9 familiak parte hartuko dute.
Saioak igande goizetan egingo dira, sormena, mugimendua eta arte diziplina desberdinak ardatz hartuta.

Egitasmoak espazio propioa eta harremanak sortzeko aukera eskaini nahi die gazteei, komunitatearekin zubiak eraikiz.

Interesa dutenek oraindik ere bat egiteko aukera dute: bash@bateraaske.com / 680 15 57 46


ORDIZIA
15 de marzo (11:00-13:00) - Centro social Zuhaizti

Es

...
Más información

Noiz?

Hasiera: igandea, 2026 martxoa 15, 12:00
Bukaera: igandea, 2026 martxoa 15, 14:00

Non?

Kokapena: Zuhaizti gizarte zentroa
Helbide osoa: Foruen Pasealekua z/g, 20240 Ordizia, Gipuzkoa
Hiria: Ordizia
Posta kodea: 20240
Ekintza

Ez dago ikusteko eduki berririk une honetan.
TOP