Aukeratutako jarduera

Alegiako Zaintza Plana

Nork sortua:: 
Kategoria: 

ALEGIA
Otsailak 26 (16:00-18:00) - Kultur Etxea

Zaintzaileei zuzenduriko lehen saioa egingo du Alegia Zainduzek otsailaren 26an - Bertan parte hartu nahi duten zaintzaileek aurrez izena eman beharko dute gizarte zerbitzuetan otsailaren 16tik 24ra

Alegia Zainduz egitasmoak Alegiako Zaintza Plana osatu du lehen fasean. Bertan, aurrerantzean egingo diren eskuhartze batzuk zehaztu dira eta horien artean lehena, zaintzaileei begirakoa izango da.

Zaintzaileei zuzendutako zortzi saio izango dira guztira, hilean bat eginez. Zaintza behar duen pertsona baten senidea, etxez-etxeko zerbitzuko langilea, barneko zaintzailea… Asko izan daitezke zaintzaile profilak eta horiei guztiei zuzendutako saioak izango dira.

Lehen saioa otsailaren 26an, osteguna, izango da 16:00etatik 18:00etara kultur etxean

...
Fitxategi erantsiak
sol-alegia202602.jpg (278.72 kb, 37 ikustaldi)
Más información

Noiz?

Hasiera: osteguna, 2026 otsaila 26, 17:00
Bukaera: osteguna, 2026 otsaila 26, 19:00

Non?

Kokapena: Kultur Etxea
Helbide osoa: 20260 Alegia, Gipuzkoa
Hiria: Alegi
Posta kodea: 20260
Ekintza

Ez dago ikusteko eduki berririk une honetan.
TOP