
DONOSTIA
Uztailaren 1etik irailaren 13ra - Onkendo Kultur Etxea
Egoaizia elkarteak "BUNA: Isiltasun osteko ahotsak" erakusketa aurkezten du, Tigrayko (Etiopia) gerrako emakumeen erresilientziari buruzko erakusketa.
2020ko azarotik, Etiopiako iparraldeko Tigray eskualdea gerra bortitz baten eszenatoki bihurtu zen. 600.000 hildako baino gehiago, eta 120.000 emakume eta neska inguruk indarkeria sexual sistematikoko erasoak pairatu dituzte. Gizateriaren aurkako krimenez markatutako gerrak krisi humanitario larria eragin du, komunikabideetan ia erabat isilarazia.
Egoera latz honen aurrean, Egoaizia euskal Gobernuz Kanpo Erakundeak funtsezko laguntza eskaini du tokiko erakundeekin elkarlanean: elikagaiak eta nekazaritza-tresnak banatuz, eta erresilientzia emozionala lantzeko programak garatu
...
DONOSTIA
Uztailaren 1etik irailaren 13ra - Onkendo Kultur Etxea
Egoaizia elkarteak "BUNA: Isiltasun osteko ahotsak" erakusketa aurkezten du, Tigrayko (Etiopia) gerrako emakumeen erresilientziari buruzko erakusketa.
2020ko azarotik, Etiopiako iparraldeko Tigray eskualdea gerra bortitz baten eszenatoki bihurtu zen. 600.000 hildako baino gehiago, eta 120.000 emakume eta neska inguruk indarkeria sexual sistematikoko erasoak pairatu dituzte. Gizateriaren aurkako krimenez markatutako gerrak krisi humanitario larria eragin du, komunikabideetan ia erabat isilarazia.
Egoera latz honen aurrean, Egoaizia euskal Gobernuz Kanpo Erakundeak funtsezko laguntza eskaini du tokiko erakundeekin elkarlanean: elikagaiak eta nekazaritza-tresnak banatuz, eta erresilientzia emozionala lantzeko programak garatuz. Tokiko hizkuntzan Buna izenez ezagutzen den kafe-errituala espazio terapeutiko bihurtu da, eta emakume askok euren zauriak sendatzen hasteko aukera izan dute.
PROIEKZIO BEREZIA
Irailaren 11n, asteazkena, 18:00etan, LuzNorte Filmsek ekoitzitako laburmetraia proiektatuko da, Tigrayko gatazkari buruzko testigantzekin.
Lekua: Okendo Kultur Etxean (Gros), liburutegiko sarrerako pasiloan.
Erakusketa astelehenetik larunbatera bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.
Pozik eta ilusioz itxarongo zaituztegu
Info gehiago: https://egoaizia.org
Egoaizia presenta la exposición "BUNA: Voces tras el silencio", una muestra sobre la resiliencia de las mujeres en la guerra de Tigray (Etiopía).
Desde noviembre de 2020, la región de Tigray, en el norte de Etiopía, ha sido escenario una guerra brutal que ha dejado más de 600.000 personas asesinas y unas 120.000 mujeres y niñas víctimas de violencia sexual sistemática. Esta guerra, marcada por crímenes de lesa humanidad, ha generado una crisis humanitaria olvidada por los medios.
Ante esta tragedia, la ONGD vasca Egoaizia ha ofrecido apoyo vital junto a organizaciones locales: distribución de alimentos, herramientas agrícolas y programas de resiliencia emocional. A través del ritual del café (Buna, en el idioma local), transformado en espacio terapéutico, muchas mujeres han comenzado a sanar sus heridas.
PROYECCIÓN ESPECIAL
El miércoles 11 de septiembre a las 18:00 h se proyectará el cortometraje producido por LuzNorte Films con testimonios sobre el conflicto en Tigray.
Lugar: Centro Cultural Okendo (Gros), en el pasillo de entrada de la biblioteca.
La exposición podrá visitarse de lunes a sábado, de 10:00 a 14:00 y de 16:00 a 20:30.
¡Os esperamos con mucha ilusión!
Más info: https://egoaizia.org