Abuztuak 19 - Giza laguntzaren Munduko Eguna

Giza laguntzaren atzean daudenak eta zeudenak
irudia: un.org

2024, laguntza ematea arriskutsua den urtea

2023a, giza laguntzaren urterik ilunena izan zen, 280 giza laguntzarako pertsona hil bait ziren mundu mailan eta 2024a askoz ere ilunagoa dator jada 333 pertsona hil bait dira laguntza eskaintzen.

Abuztuaren 19a, orain bertan munduko hainbat lekutan mota guztietako laguntza eskaintzen ari diren horiei eta laguntza ematen hil zirenei omentzeko eguna da 

Nork behar du laguntza?

Gerrek, larrialdi klimatioek eta bestelako faktoreek eraginda, 2024ean ia 300 miloi pertsonek beharko dute giza laguntza eta babesa. 

Antonio Guterres: Nazioa Batuen Elkarteko Presidentea

Giza laguntza ematen duen pertsonak, sufrimentua dagoen leku guztietan daude, eta ez dira soilik nazioarteko laguntzaileak izaten, gehienak, beraien herrialdeetan ari dira eskaintzen laguntza, beraien etxean eta komunitatean.

Azpiegitura urriekin, ahal duten moduan eta arrisku handiak pairatuz egiten dute beraien lana. Zoritxarrez, heriotza ugari izaten da haien artean eta beharrezkoa dira nazioarteko akordioak, giza laguntza eskaintzen duten langileak babesteko eta beharrezko lanabesak emateko.

Irudia: undp.org
Irudia: undp.org

Giza laguntza ematea erraza da

Norberak bere neurrian, guztiok eman dezakegu laguntza. Gipuzkoa solidarioko bilatzailean, 220 elkarte ditugu Gipuzkoan eta munduan mota guztietako laguntza eskaintzen. 

Etorkinen hizkuntza irakasle, adinduekin telefonoz zein aurrez aurreko akonpainamentua, behar bereziko pertsonekin aisia, doaitzak...

Ziur zuk ere giza laguntzaile izateko denbora duzula, bilatu elkarte bat eta jarri harremanetan beraiekin. 

#ActuaPorLaHumanidad

Giza laguntzaren adibideak

Mikel Juanikorena

ZAPOREAK ELKARTEA

Diego Tipping

Gurutze Gorria

aintzane muguruza

mugen gainetik
TOP