DONOSTIA
Otsailak 23 - Apirilak 24 - Kutxa Kultur Plaza
Kutxa Kultur Plazak Marc Espín kazetariaren "Baztertuak" argazki erakusketa aurkezten du.
Kutxa Kultur Plaza presenta la exposición fotográfica "Descartadas" del periodista Marc Espín.
Argazki-erakusketa da Baztertuak, Marc Espín kazetariak Tecoluca landa-komunitateetako 15 emakume adinekori ateratako argazkiez osatua, Lempa ibaiaren beheko eskualdeko emakume horien eguneroko bizimodua erakusten diguna. Estatuak eta gizarteak ahaztutako emakumeak dira, eta haien erresistentzia historiaren bidez, Erdialdeko Amerika osoko ehunka eta milaka emakume adinekoren erresistentzia-historia ikus dezakegu.
Baztertuak ez da El Salvadorri buruzko erakusketa bakarrik. Belaunaldien eta eskualdeen arteko elkarrizketa-gune bat ere bada, eta, hala
...
DONOSTIA
Otsailak 23 - Apirilak 24 - Kutxa Kultur Plaza
Kutxa Kultur Plazak Marc Espín kazetariaren "Baztertuak" argazki erakusketa aurkezten du.
Kutxa Kultur Plaza presenta la exposición fotográfica "Descartadas" del periodista Marc Espín.
Argazki-erakusketa da Baztertuak, Marc Espín kazetariak Tecoluca landa-komunitateetako 15 emakume adinekori ateratako argazkiez osatua, Lempa ibaiaren beheko eskualdeko emakume horien eguneroko bizimodua erakusten diguna. Estatuak eta gizarteak ahaztutako emakumeak dira, eta haien erresistentzia historiaren bidez, Erdialdeko Amerika osoko ehunka eta milaka emakume adinekoren erresistentzia-historia ikus dezakegu.
Baztertuak ez da El Salvadorri buruzko erakusketa bakarrik. Belaunaldien eta eskualdeen arteko elkarrizketa-gune bat ere bada, eta, hala, galdera deseroso batzuk egiten dizkigu, bizi garen mundu basati honen gainean. Esate baterako, nola ikusi eta bizi behar da zahartzaroa? Posible al da hainbeste jende baztertzea? Zer da emakume adinekoa izatea hemen eta zer da hemendik kanpora? Zer erantzukizun dakarte gure pribilegioek?
Adineko emakumeek El Salvadorren bizi duten abandonua dokumentatzen duten 15 erretratu eta historia horiekin batera bideo batzuk ere badaude, emakume haien eta Donostiako adineko pertsona batzuen arteko elkarrizketa planteatzen dutenak, elkarrizketa gurutzatuen bidez.
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Antolatzaileak: Donostiako Udala (Lankidetza eta Lagunkoia) Kutxa Fundazioa Baztertuak GKEa TAU Fundazioa.
**************************************************************
Descartadas es una exposición fotográfica del periodista Marc Espín que nos acerca a la cotidianeidad de 15 mujeres adultas mayores salvadoreñas de las comunidades rurales de Tecoluca, en la región del bajo río Lempa. Son mujeres olvidadas por el Estado y por la sociedad, en cuyas historias de resistencia cobran vida las de cientos de miles de mujeres mayores de toda Centroamérica.
Descartadas no es únicamente una exposición sobre El Salvador. Es un espacio de conversación intergeneracional e interregional y nos plantea preguntas incómodas sobre este mundo salvaje en el que vivimos: ¿cómo debe ser percibida y vivida la vejez?, ¿es posible seguir desechando, descartando, a tanta gente?, ¿qué es ser mujer mayor aquí y qué es serlo allá?, ¿qué responsabilidades implican nuestros privilegios?
Estos 15 retratos e historias que documentan el abandono de las mujeres adultas mayores en El Salvador van acompañados de unos vídeos que plantean un diálogo entre estas y sus homólogas donostiarras mediante entrevistas cruzadas.
Lugar: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera,4º planta)
Organizan: Ayuntamiento de Donostia (Cooperación y Lagunkoia), Kutxa Fundazioa, Descartados ONG, TAU Fundazioa