ARRASATE
Maiatzak 17-22 - Herrian zehar
Arrasatek Aniztasunaren Astea ospatuko du maiatzaren 17tik 22ra. Udalak, herriko hainbat elkarterekin batera, 5 ekintzez osaturiko egitaraua antolatu du: hitzaldi bat aniztasun funtzionalaren inguruan, "Zubiak Eraikitzen" erakusketa, ipuin kontaketa, bideo emanaldia eta mahai ingurua, eta Munduko Arrozak ekimena.
Arrasate celebrará la Semana de la Diversidad del 17 al 22 de mayo. El Ayuntamiento, junto con varias asociaciones locales, ha organizado un programa compuesto por 5 actividades: charla sobre diversidad funcional, exposición "Construyendo puentes", cuenta cuentos, proyección de vídeos y mesa redonda, y la iniciativa Arroces del Mundo.
Maiatzaren 21ean Aniztasunaren Nazioarteko Eguna izango da, eta horren baitan antolatzen da Arrasateko Aniztasunaren Astea. Aurten, gainera, kultura aniztasunaz gain, programazioaren bitartez aintzat hartu gura izan da aniztasun kontzeptuak duen esanahi zabala, eta ikusgarri egin gura izan dira dauden aniztasunak. Ekimena prentsa agerraldian aurkeztu dute antolatzaileek: Ekin elkartea, IMME elkartea, AMS elkartea, Arrasate eta Bergarako Garagunea, SOS Arrazakeria eta Arrasateko Udala.
Maitane Muñoz Goikoetxea zinegotziak nabarmendu du “aniztasuna, inklusioa eta diskriminazioaren aurkako borroka sustatzea funtsezkoa da Arrasateko Udalarentzat. Azken urteotan, balio horiek bultzatzen laguntzen duten hainbat neurri hartu dira, eta horietako bat da askotariko eta errespetuzko gizarte batek dakarren aberastasuna ikusaraztea, esaterako, Aniztasun Aste honen bitartez. Hala ere, oraindik lan asko dago egiteko eta beharrezkoa da herritar guztien laguntza. Bizi dugun osasun krisialdian, aniztasuna eta inklusioa oso ahulak dira eta aurrera egiten jarraitu behar dugu”.
Hori da Aniztasun Astearen helburua. Hona hemen zer-nolako jarduerak antolatu diren:
- Maiatzaren 17an: hitzaldi bat aniztasun funtzionalaren inguruan, Goyeneche fundazioaren eta AMSren eskutik. Kulturaten 17:30ean, areto nagusian.
- Maiatzaren 17tik 21era: “Zubiak eraikitzen - Construyendo puentes” argazki erakusketa Kulturateko klaustroan. Maiatzaren 17an, 17:30ean, erakusketari loturiko hitzaldia. Asmoa da erakustea dibertsitate funtzionaleko pertsonak dituzten zentroek eta enpresek zer zailtasun izan dituzten pandemian eskatu diren neurriak betetzeko. Zer gertatzen da kontaktu fisikoa eta distantzia soziala terapiaren parte direnean? Edo gure irribarrea gure tresnetako bat denean gure ingurunearekin lan egiteko edo komunikatzeko orduan? "Zubiak Eraikitzen" da Gipuzkoako eta Nikaraguako hainbat zentro/enpresaren eta elkarteren arteko trukerako gunea.
- Maiatzak 20an (18:00etan): ipuin kontaketa Jokin Zaitegi aretoan.
- Maiatzaren 21ean (18:00): bideo emanaldiak eta mahai ingurua. IMME elkartearen bideoaren aurkezpena eta Ekin elkartearen bideoaren aurkezpena: “Bi lurralderen artean”. Jokin Zaitegi aretoan izango da.
- Maiatzaren 22an (10:00/ 14:00): Munduko arrozak Seber Altube plazan. Jaiaren helburua da Arrasaten bizi den biztanleriaren jatorriko kultura bistaratzea, hainbat herrialdetako kulturaren erakusgarri izatea eta gizartearen parte hartzea, elkarrekiko harremanak eta integrazioa normaltasunez sustatzea, espazioak partekatuz, elkarbizitza bultzatuz eta gure herrietako kultura anitzen aberastasuna aitortuz eta gozatuz.
Arroza, kultura guztiok batzen gaituen elementu bat baita, modu askotara prestatzen dena, haren nahasketak, koloreak, zaporeak, iruditu zaigu ikaragarri sinbolo aproposa dela gure herrien unibertsaltasuna, aniztasuna eta aberastasuna irudikatzeko. Beraz, batzen gaituenetik abiatuta, elkar ezagutzetik elkar aitortzera, “Munduko Arrozak” ekimenean jai bat izango dugu bizikidetza positibo bat aldarrikatzeko.
Egitasmoa bisuala izango da, eta arrozen errezetak partekatu ahalko dira. Jaia girotzeko, gure herrian bizi diren herritarren kultura desberdinen erritmoak entzun ahal izango ditugu.
Atzerritarrak Arrasaten, datuetan
EAEko atzerritarren tasa (% 6,9), Espainiakoarekin alderatuta (% 10,1), txikiagoa da. Orokorrean, Euskadiko hiru probintziak daude estatuko tasa horretatik urrun, nahiz eta Arabak ehuneko altuagoa erakusten duen (% 8,6). Arrasatekoa (% 6,8) EAEkoaren parekoa, eta Gipuzkoakoa (% 7,1) baino apur bat txikiagoa da, eta Espainiakotik urrun dago.
Arrasateko Udalak egin berri duen Bizikidetza Planean oinarrituz, 2018. urtean, Arrasaten, 1.488 pertsona dago atzerritar nazionalitatea duena, eta ohartu gara horien kopuruak bilakaera esanguratsua izan duela. Izan ere, 1998. urtean soilik 101 ziren, 2008rako 720ra igo da horien kopurua, eta 2018ra bitartean bikoiztu egin da. EAErekin eta Gipuzkoarekin alderatuta, Arrasatek hazkunde handiagoa erakutsi du, nabarmenagoa azken hamarkadan: atzerritarrak pasatu dira % 3,3 izatetik % 6,9 izatera, % 51,6ko hazkundea, eta Gipuzkoan % 30,6 eta EAEn % 22,5.
Jatorrietan arreta jarriz, erdialdeko eta hegoaldeko Amerika da jatorri nagusiena Arrasaten —nagusiki Kolonbiakoak eta Honduraskoak— atzerrian jaiotakoen % 46,6 osatzen dute. Horien atzetik datoz magrebtarrak (% 17,8) eta asiarrak (% 16,3), funtsean lehenean marokoarrez osatuta eta bigarrenean pakistandarrez.
------------------------------------------------------------------
El 21 de mayo es el Día Internacional de la Diversidad, dentro del cual se organiza la Semana de la Diversidad de Arrasate. Este año, además de la diversidad cultural, se ha querido reconocer el amplio significado que tiene el concepto de diversidad y se han querido visibilizar diferentes tipos de diversidad a través de la programación y las y los protagonistas. La iniciativa ha sido presentada en rueda de prensa por los organizadores: la asociación Ekin, la asociación IMME, AMS, el Garagune de Arrasate y Bergara, SOS Arrazakeria, y el Ayuntamiento de Arrasate.
La concejala Maitane Muñoz Goikoetxea destaca que "el fomento de la diversidad, la inclusión y la lucha contra la discriminación es fundamental para el Ayuntamiento de Arrasate. En los últimos años, se han adoptado una serie de medidas que ayudan a impulsar estos valores, y una de ellas es visibilizar la riqueza que supone una sociedad diversa y respetuosa, por ejemplo, a través de esta Semana de la Diversidad. Sin embargo, todavía queda mucho trabajo por hacer y es necesaria la colaboración de toda la ciudadanía. En la crisis sanitaria que vivimos, la diversidad y la inclusión son muy débiles y tenemos que seguir avanzando".
Ese es el objetivo de la Semana de la Diversidad. Las actividades organizadas son las siguientes:
- 17 de mayo: charla sobre diversidad funcional a cargo de la Fundación Goyeneche y AMS. Será a las 17:30 horas en Kulturate.
- Del 17 al 21 de mayo: exposición fotográfica "Zubiak eraikitzen - Construyendo puentes" en el Claustro de Kulturate. 17 de mayo a las 17:30 charla sobre la exposición. La idea es mostrar las dificultades de los centros y empresas con personas con diversidad funcional para llevar a cabo las medidas requeridas en la pandemia. ¿Qué ocurre cuando el contacto físico y la distancia social forman parte de la terapia? ¿O cuando nuestra sonrisa es una de nuestras herramientas a la hora de trabajar o comunicarse con nuestro entorno? "Zubiak Eraikitzen" es un punto de intercambio entre varios centros/empresas y asociaciones de Gipuzkoa y Nicaragua.
- 20 de mayo (18:00): cuenta cuentos en la sala Jokin Zaitegi.
- 21 de mayo (18:00): proyecciones de video y mesa redonda. Presentación del vídeo de IMME y presentación del vídeo de Ekin: "Entre dos territorios". Será en la sala Jokin Zaitegi.
- 22 de mayo (10:00/14:00): Arroces del Mundo en la plaza Sebero Altube. El objetivo de esta fiesta es visibilizar la cultura de origen de la población que vive en Arrasate, ser una muestra de la cultura de los diferentes países y promover la participación social, las relaciones mutuas y la integración con normalidad, compartiendo espacios, favoreciendo la convivencia y reconociendo y disfrutando de la riqueza de las múltiples culturas de nuestros pueblos.
El arroz, elementos comunes que nos unen a todas las culturas y sus múltiples formas de preparación, mezclas, colores, sabores, nos ha parecido un símbolo ideal para representar la universalidad, la diversidad y la riqueza de nuestros pueblos. Por lo tanto, partiendo de lo que nos une, del conocimiento mutuo al reconocimiento mutuo, en "Arroces del Mundo" tendremos una fiesta para reivindicar una convivencia positiva.
El proyecto será visual y se podrán compartir recetas de arroz. Para amenizar la fiesta se podrán escuchar los ritmos de las diferentes culturas de las y los ciudadanos que viven en el municipio.
Extranjeras/os en Arrasate, en datos
La tasa de extranjeros de la CAPV (6,9%) es inferior a la de España (10,1%). En general, las tres provincias vascas se encuentran lejos de esta tasa estatal, aunque Álava muestra un porcentaje más elevado (8,6%). La de Arrasate (6,8%) es similar a la de la CAPV y algo inferior a la de Gipuzkoa (7,1%) y alejada de la de España.
Basándonos en el Plan de Convivencia que acaba de culminar el Ayuntamiento de Arrasate, en el año 2018, en Arrasate, había 1.488 personas con nacionalidad extranjera, y nos hemos dado cuenta de que su número ha evolucionado significativamente. De hecho, sólo en el año 1998 eran 101, para 2008 se ha elevado el número de ellas a 720, y hasta 2018 se ha duplicado. En comparación con la CAV y Gipuzkoa, Arrasate muestra un mayor crecimiento, más acusado en la última década: los extranjeros han pasado del 3,3% al 6,9%, con un crecimiento del 51,6%, y en Gipuzkoa el 30,6% y en la CAV el 22,5%.
Centrándonos en los orígenes, la América central y meridional es el origen mayoritario en Arrasate, principalmente Colombia y Honduras, que representan el 46,6% de los nacidos en el extranjero. Le siguen los magrebíes (17,8%) y los asiáticos (16,3%), compuestos fundamentalmente por marroquíes y paquistaníes.