DONOSTIA
Abenduak 10 eta 17 (13:00-17:00) - AECC-ren Minbiziaren Aurkako Gune Aktiboan
AECC Gipuzkoa Minbiziaren Aurkako Elkarteak norbait galdu duten pertsonei lehen Eguberriak hobeto jasaten laguntzeko kanpaina jarri du abian. Kanpaina minbiziaren ondorioz hil diren pertsonen senideei zuzenduta dago eta Eguberri aurreko asterako prestatu dute.
Psico-oncólogas de la Asociación contra el Cáncer AECC Gipuzkoa ayudarán a sobrellevar mejor esta navidad tras la pérdida de un ser querido. La iniciativa, destinada a familiares de personas que han fallecido por cáncer, está planteada para los días previos al período navideño.
Hain zuzen ere, ekitaldia AECC-k Donostian duen Minbiziaren Aurkako Gune Aktiboan (Bartzelona hiribidea, 6 - Loiolako Erribera) abenduaren 10n eta 17n izango dira eguerdiko 13:00 eta 15:00ak bitartean ospatukoda.
Plazak mugatuak dira eta informazio gehiago jasotzeko, interesatuek 943 45 77 22 telefonora deitu ahal izango dute.
AECC Gipuzkoa elkarteak doluan esperientzia handia duten psikologoen taldea du eta terapien doako zerbitzua eskaintzen dute elkarteak gure lurraldean dituen 6 egoitza hauetako edozeinetan: Donostian, Irunen, Eibarren, Zarautzen, Zumarragan edo Zarautzen. Saioak banaka edo taldean egin daitezke, norberaren gorabehera bakoitza kontuan hartuta dauden tratamendu-beharrak aintzat hartuta.
Egoera hori pasatu behar dutenengan garai hauei aurre egiteko moduaren inguruko zalantza eta kezkak areagotzen diren garaiaren aurreko asteetan iritsiko da kanpaina. Nola lor dezakegu Eguberrietan mahaian harmonia ez haustea? Nola lor dezakegu tristura gainerako familiako kideei ez kutsatzea? Nola ibil gaitezke kalean, argi, Gabon-kanta, Eguberrietako zorion-mezu eta gainerakoen artean, gu penak barruan gordeta gabiltzanean? Horiek dira maite duten norbaiten galera jasaten dutenek beren buruei egiten dizkieten galderetako batzuk.
Gipuzkoako AECC Minbiziaren Aurkako Elkarteak doluarekin eta Gabonekin lotutako gai batzuk argitzen familientzat lagungarriak izan daitezkeen urrats batzuk proposatu ditu. Horiek guztiak aldez aurretik lan daitezke dolu zailak agertzea ekiditeko.
Hobe da aurrea hartzea, familiako bilera bat deitzea hitz egiteko.
Iniziatiba hartzea zenbait gaitan, adibidez, beste leku batean egitea otordua, menua aldatzea, opariak…
Ez isolatzea. Elkartzea, partekatzea, elkar zaintzea.
Norbaitek elkartu nahi ez badu edo oparietan parte hartu nahi ez badu, errespetatzea, baina lagun dezakegu beste aukera batzuk proposatuta. Zerbait berria sortzea.
Ziurrenik mahaian denak ari dira pentsamendu eta min bera partekatzen. Adierazi egin dezakegu, zerbait sinbolikoarekin presente bihurtu, adibidez topa batekin edo kandela bat piztuta, edo denboran mugatutako ekintzekin. Elkarrekin hunkituko gara, behar izanez gero negar egingo dugu, baina norbaitek jaiki eta negar egiteko ezkutatu behar izatea saihestuko dugu. Umeak baldin badaude eta erreakzioa intentsua baldin bada, hobe da beste gelaren batera edo komunera joatea umeekin egon aurretik berriz itxuratu arte.
Familiako ohiturak aldatzea zaila izan ohi da eta egonezina sortzen du. Bidaia bat planteatzen badugu kanpoan egoteko, aukera onena dela uste dugulako, min gutxien eragingo duena dela uste dugulako, aurtengo kontu puntual gisa planteatu. “Datorren urtean ikusiko dugu”.
Tradizioa hauts dezakegu edo sentimenduak azaleratzen utzi erritualekin (esaterako, aulki huts bat jarrita mahaian).
Kanpainak, era berean, ez ditu etxeko txikienak albo batera utzi nahi; izan ere, oso modu berezian bizi izaten dute familiako kide baten galera. “Haiek ere ezin dira utzi maite duen pertsona baten galeragatik familia batek sentitzen duen minetik kanpo. Mingarria eta zaila izan arren, bere garaian gertatutakoaren berri eman behar izan zitzaien moduan, data hauetan ere sentitzen dutena adieraztera bultzatu beharko genituzke. Umeak lehenengo helduari begiratzen dio eta helduak barneratu ahala, umeak ere barneratuko du”, adierazi du Leire Jaureguik, Gipuzkoako AECCko psikologoak.
Horregatik guztiagatik, haurrak ere partaide bihurtzea eta dolu-egoera hori lantzen lagunduko liekeen elementuren bat sortzea proposatzen du kanpainak: zuhaitzerako izar edo apaingarri bat diseinatzea, edo Eguberrietan zer egin nahiko luketen galdetzea adibidez. Hala, haien sentimenduak ere kontuan hartzen ditugula erakutsi eta haien sormenarekin, erritual berriak sor ditzakegu.
Hitz gutxitan esanda, helburua da zerbaiten “ospakizuna” mina sentitzearekin bateraezina ez dela barneratzea. Nahiz eta gizarteak doluak denbora errekorrean gainditzea eskatzen digun, galera motaren, galera hori gertatu deneko gorabeheren edo bakoitzaren bizi-unearen arabera, norberak bere denbora behar duela ulertu behar dugu.
----------------------------------------------------------
En este caso, la actividad se llevará a cabo en dos talleres que tendrán lugar los días 10 y 17 de diciembre, entre las 13:00 y las 15:00 horas en el Espacio Activo contra el Cáncer de AECC Gipuzkoa (Avda. Barcelona, 6 – Riberas de Loiola).
Las plazas son limitadas por lo que es necesario contactar previamente con la asociación en el teléfono 943 45 77 22 para inscribirse en esta actividad.
AECC Gipuzkoa dispone de un equipo de psico-oncólogas con amplia experiencia en duelo que vienen ofrecen este servicio gratuito de terapias en cualquiera de las 6 sedes repartidas por el territorio. Se trata del tercer año en el que esta asociación lleva a cabo este taller que ofrece una serie de pautas y pasos a dar para afrontar de una mejor manera el periodo navideño.
Esta campaña llega en un período en el que las dudas y las preocupaciones sobre cómo afrontar este tiempo aumentan e invaden a quienes se ven obligados a pasar por esta situación. ¿Seré la nota discordante en la mesa de Navidad? ¿Contagiaré con mi tristeza al resto de los familiares? ¿Cómo me sentiré al pasear por la calle con luces, villancicos, felicitaciones de Navidad cuando me siento triste? son algunas de las preguntas que se formulan quienes sufren la pérdida de un ser querido. La actividad se centra especialmente en aquellas personas que afrontarán por primera vez la Navidad sin su ser querido.
“En AECC Gipuzkoa, observamos hace algunos años, que la Navidad era un momento muy complicado para quien había perdido un ser querido ya semanas antes de que el calendario marcara su cercanía. En la consulta plantean su deseo de escapar, cambiar de lugar de reunión, de no reunirse y hacer como si fuera un día más, lo que nos llevó a crear este taller para ayudar a entender dónde está cada uno de ellos dentro de este proceso de duelo y qué tareas les pueden ayudar a seguir avanzando en ese proceso adaptativo. Además, se trabaja la dificultad de la Navidad, se identifican emociones, se detectan escenas temidas y se buscan y crean alternativas”, explican desde el equipo de psico-oncología que conduce este taller de dos sesiones.