GIPUZKOA
Azaroak 17 - 14.00
Aurten ere estereotipoak eta aurreiritziak hausten dituzten bazkari multikulturaletaz gozatzeko gogoz gaude eta Bizilagunak 2019 abian da! Gonbidatuak zaudete bazkarietan parte hartzera!!!
Una vez más, con muchas ganas de disfrutar de las comidas multiculturales y rompedoras de estereotipos y prejuicios, Bizilagunak 2019 está en marcha. Estáis invitados e invitadas a participar todas las personas que apuesten por una sociedad de mayor y mejor acogida.
BIZILAGUNAK zer da?
Bertako eta atzerritik etorritako norbanakoak edo eta familiak mahai baten inguruan elkartzea helburu duen egitasmoa da.
Eta postrerako ...
Honelako bazkari bereziek postre espeziala eskatzen dutenez, AZAROAREN 30ean denok bat egingo dugu Hernaniko Orona Auditoriumean, bizi izandako guztia ezagutzera eramateko eta, beste behin, umore ederrez, harreman solidarioak eta begirunetsuak hobetzen dituen gizarte anitzak norbanakoei, nahiz gizataldeei eskain diezaketen hobekuntza proposamenak azpimarratzeko. Hauxe izango da aurtengo X. GUIPUZKOA SOLIDARIOA ekimenaren ospakizuna.
Nork parte hartu dezake?
Edonork. Hurkoa ezagutzeko jakin-mina duen guztiak eman dezake izena. Familian, taldean edota banaka apuntatu daiteke.
Familia diogunean, bere burua halakotzat hartzen duen edozein kidego esan nahi dugu, zeinahi delarik haren osaera: ama ezkongabeak, emakumezko edo gizonezkoez osaturiko bikoteak, sexu ezberdinetakoak, haurrak dituztenak edota gabeak, bilobadun aitona-amonak, e. a. Edozein eratakoak.
Zergatik antolatzen dugu BIZILAGUNAK?
Asko eta asko garelako, bertakoak nahiz kanpotik etorritakoak, hurbiltzeko urratsa eman nahi genukeenak baina horretarako aukerarik aurkitzen ez dugunak.
Eta zinez sinesten dugulako zuzeneko harreman pertsonalean; uste dugulako esperientzia berriak izatea geure adimena zabaldu eta estereotipoak eta aurreiritziak gainditzeko modurik aproposena dela.
Pertsona berriak ezagutuz eta haiekin jardunaz, otordu batez besterik ez bada ere, aukera atsegina eta aberasgarria gerta daitekeelako. Bertako pertsona askok ez du aukerarik edota ez daki zer egin atzerritik iritsitako pertsonak ezagutzeko, eta alderantziz; horregatik, halako guztientzat Bizilagunak ekimen hau aukera paregabea da nork bere jakin-mina asetzeko eta bestelako jatorria, kultura, ohiturak edota pentsaerak dituzten hurkoak ezagutu eta ordu batzuk gustura igarotzeko.
Hainbat gauzatan ezberdinak eta beste askotan berdinak garela zuzenean egiaztatzeko abagunea da. Arratsalde atsegin bat pasatzeko era bat da, bestelako ohiturak badirela ikasiaz; begi arrailduen atzean, edota azal beltzaran edo zurixkaren gibelean sentipen bertsuak daudela, lehen irudipenetatik haratago joateko beta hartzen badugu. Baina honaino iritsi bagara eta orain arte guztiz ezezagunak genituenekin otordua partekatzen ari bagara, haratago joateko gogoa duelako izanen da, ezta?
Non bazkaltzen da?
Bina familia horietako baten etxean egingo da bazkaria.
Bazkari egunean
Familia gonbidatzaileak egingo du bazkaria, ahal bada bere jatorrizko herrialdean tipikoa edo tradizionala den bazkari batekin. Bitartean, dinamizatzailea gonbidatuekin etorriko da, aurkezpenak egingo ditu eta elkarraldia hasiko da.
Nola parte hartu dezaket?
Dei ezazu 943 32 18 11 telefonora edo izena eman web orrialdean:
Familia bezala: Elkarren artean nolabaiteko ahaidetasuna duten bi pertsona edo gehiagok osatzen dutenek, guretzat familia bat da jada. Parte hartu nahi dutenen norbanakoek, etorkinek bereziki, ezagunen bat aise aurki dezaketela deritzogu.
Dinamizatzaile bezala: Pertsona honek aldez aurretik ezagutuko ditu bere ardurapean elkarrekin bazkalduko duten bi sendiak, eta hauekin harremanetan ipiniko. Haien bitartekaria izango da. Bazkariaren egunean, gonbidatuak gonbidatzaileen etxera lagunduko ditu eta bertan, aurkezpenak egingo ditu, giroa goxatuko du ... eta denek bazkalduko dute. Beraz, izena ematen duen familia bakoitzarekin harremanetan ipiniko da dinamizatzaileren bat, oinarrizko argibideak jasotzeko: lanbidea eta bizimoduak, zaletasunak, alergiak eta osasun arazoak, etb; eta, funtsezkoena, gonbidatzaile ala gonbidatua izan nahi duten jakiteko.
Asko eta asko garelako horretan saiatzen garenak, elkarrekin bizitzeko erak asma ditzagun.
Donostialdekoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Buruntzaldekoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Oarsoaldekoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Tolosaldekoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Goierrialdekoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Bidasoaldekoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Debagoienekoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Debabarrenakoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Urola Garaikoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Urola Kostakoa bazara, hemen klik egin parte hartzeko.
Beste zonalde batetik parte hartu nahi baduzu, hemen klik egin.
Dinamizatzaile moduan parte hartu nahi baduzu, hemen klik egin.
On egin!
___________________________________
¿QUÉ ES BIZILAGUNAK?
Una iniciativa que busca reunir a personas y familias autóctonas con familias de origen extranjero en torno a una mesa.
¿QUIEN PARTICIPA?
Una familia. O un grupo de personas. Es decir, cualquiera con curiosidad y ganas de conocer. Y entiéndase por familia toda aquella unidad que así se considere a sí misma, sean quienes fueren sus integrantes; madres con o sin pareja, parejas de mujeres, de hombres, de hombres y de mujeres, con o sin niños, abuelas con nietos, estudiantes que comparten piso y un largo etc. Como la vida misma.
¿POR QUÉ HACEMOS BIZILAGUNAK?
Porque somos muchas las personas autóctonas o extranjeras a las que nos gustaría dar el paso del acercamiento, pero que no encontramos el espacio o la oportunidad. Porque creemos en el contacto personal y directo; y que las nuevas experiencias son la mejor manera de abrir nuestra mente y romper los estereotipos y prejuicios.
Conocer nueva gente y compartir un espacio, aunque sea durante una comida, puede reportarnos momentos muy agradables y positivos.
Muchas personas autóctonas que no tienen oportunidad o no saben cómo hacer para conocer a personas extranjeras o viceversa, tienen en Bizilagunak una buena vía para saciar su curiosidad, conocer y compartir unas horas con personas de otro origen, cultura, costumbres o modo de pensar.
Comprobar de primera mano que tenemos cosas diferentes y otras muchas en común. Pasar un rato divertido conociendo otras costumbres, comprobando que tras los ojos rasgados o de la piel coloreada o pálida, hay maneras de sentir similares, si nos tomamos el tiempo de ir más allá del primer contacto superficial. Pero si hemos llegado hasta aquí y estamos sentados alrededor de una mesa con quienes en un primer momento son perfectos desconocidos, es porque queremos ir más allá, ¿o no?
¿DÓNDE SE HACE LA COMIDA?
Cada comida se celebrará en casa de una de las dos familias.
EL DÍA DE LA COMIDA
La familia anfitriona será quien cocine, preferiblemente algún plato típico de su país de origen. Entre tanto, la persona dinamizadora llegará con la familia invitada, hará las presentaciones, facilitará y dará comienzo el encuentro.
DE POSTRE
Y como en una comida tan especial no podía faltar un postre de lujo, el 30 de noviembre nos reencontraremos en el Auditorium de Orona (Hernani) para compartir la experiencia vivida y poner de manifiesto, una vez más con mucho humor, la oportunidad de enriquecimiento personal y colectivo que supone una sociedad diversa que promueve relaciones solidarias y respetuosas. Este será el acto de este año de Gipuzkoa Solidaria X.
¿CÓMO PARTICIPAR?
Llamar 943 32 18 11 o inscribirte:
Como familia. Entendemos que son familia al menos dos personas con algún tipo de parentesco, relación o vínculo. Consideramos que no es necesario estar unidos por la sangre o por el matrimonio para convertirse en esenciales los unos para los otros, para ser familia. Por lo tanto, no nos importa si es una relación directa o indirecta. Las personas solas que quieran participar, inmigrantes muchas de ellas, seguro que tiene familia o amigos/as con quien asistir.
Como persona dinamizadora. Esta persona conocerá con antelación y contactará a las dos familias que vayan a participar en una comida. Será su referente. El domingo del encuentro, acompañará a los invitados a casa de los anfitriones, hará las presentaciones, romperá el hielo… y comerá con ellas. Por eso, desde el momento que una familia se apunte, un o una dinamizadora se pondrá en contacto con ella para recoger unos datos básicos como profesión o trabajo, aficiones, alergias etc. y lo más importante, si quieren invitar a su casa o ser invitados.
Si eres de Donostia puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Buruntzaldea puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Oarsoaldea puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Tolosaldea puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Goierri puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Bidasoaldea puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Debagoiena puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Debabarrena puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Urola Garaia puedes inscribirte AQUÍ
Si eres de Urola Kosta puedes inscribirte AQUÍ
Si participas en otra zona puedes inscribirte AQUÍ
Si participas como dinamizador o dinamizadora puedes inscribirte AQUÍ
¡Buen provecho!