DONOSTIA
Abenduak 16 > Urtarrilak 8 - Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekogunearen Jostailu Trukegunea - Erabiltzen ez diren jostailuak trukatzeko gune hau urtarrilaren 8ra arte egongo da
Jostailu Trukegunea de Kutxa Ekogunea - Este espacio para intercambiar los juguetes que no se utilizan estará hasta el 8 de enero
+ INFO >>
Asko izan dira jasotako jostailuak. Besteak beste, liburuak, musika instrumentuak, puzzleak, panpinak, mozorroak, peluxeak e.a.
Egitasmo honen helburua haurrei trukean oinarritutako esperientzia zoragarri bat eskaintzea da, eman eta jasotzea biak gozagarri direla sentiaraziz eta gauzen “berri” izate horri garrantzia kenduz. Eta bide batez, gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztea da. Era horretan, objektuei bizi berri bat emat>...
DONOSTIA
Abenduak 16 > Urtarrilak 8 - Kutxa Ekogunea
Kutxa Ekogunearen Jostailu Trukegunea - Erabiltzen ez diren jostailuak trukatzeko gune hau urtarrilaren 8ra arte egongo da
Jostailu Trukegunea de Kutxa Ekogunea - Este espacio para intercambiar los juguetes que no se utilizan estará hasta el 8 de enero
+ INFO >>
Asko izan dira jasotako jostailuak. Besteak beste, liburuak, musika instrumentuak, puzzleak, panpinak, mozorroak, peluxeak e.a.
Egitasmo honen helburua haurrei trukean oinarritutako esperientzia zoragarri bat eskaintzea da, eman eta jasotzea biak gozagarri direla sentiaraziz eta gauzen “berri” izate horri garrantzia kenduz. Eta bide batez, gabonetan opari moduan jasotzen dituzten jolasak berrerabiliak izateko aukera erraztea da. Era horretan, objektuei bizi berri bat ematen zaie, izan ere, jostailuek familia bati asko eman ondoren beste haur batzuei oraindik ere beste horrenbeste eskaini dezaketen altxor txikiak izan daitezke.
Ebaluaketa egiten ari garen honetan erabailtzaileen jarreran gauzak doan jasotzeko ohitura falta somatzen ari gara. Aurrez zerbait ekarri gabe jostailu bat hartzen duen haurrari mugak jarri ohi zaizkio, askotan beraiek hurrengoan zerbait ekarriko dutela azpimarratuz. Pozten gara norberarena elkarbanatzearen mezuarekin bat egiteaz baina Kutxa Ekogunetik azpimarratu nahi dugu balio berdina duela hartzeak eta emateak. Jaso eta jostailuez gozatuko duten haurrik gabe ez da truketa ixten, eta oraindik asko dira norbait bila etortzeko zain dauden jostailu, panpin, instrumentu etab. Hortaz, lotsarik gabe jostailuak jasotzera etortzera animatzen zaituztegu.
Ekogunean bigarren urtez antolatzen den ekimena da. Lehengo urtean 100 truke esperientzia izan zirela kalkulatzen da gutxi gora behera. Gabonak ondoren trukatu ez diren jostailuak Gipuzkoa Solidarioak bideratzen dituelarik.
Trukegune honetan, jostailuak era librean utzi eta jaso daitezke, tarteko ordainketarik gabe. Utzi edo/eta hartu. Betiere uzten dena hura erabiltzeko egoera onean dagoela ziurtatuz. Jasotakoa, utzitako gure seme alaben jostailuak erabiltzen genituen bezala tratatzeko konpromisoz. Egoera onean, baina erabiltzen ez diren jostailuak, musika tresnak, liburuak, irristailuak... ekarri daitezke eta besteengatik trukatu.
- Utzi: Utzi erabiltzen ez duzuna, beste batek berrerabiltzeko moduan dagoela ziurtatuz.
- Jaso: Gustatzen zaizun hori eta gozatu. Ez da beharrezkoa truke guenera zerbait ekartzea bertatik zerbait eramateko. Hartu interesatzen zaizun bezain beste, kontuan izanik dagoen materiala guztiontzat dela.
Edozein ordutan edonorentzat zabalik.
______________________________
Han sido muchos los juguetes que se han recibido. Libros, instrumentos de música, puzles, muñecos, peluches, disfrazes, entre otros.
El objetivo de esta iniciativa es transmitir a los niños y niñas que el intercambio es una experiencia maravillosa y que no es importante que las cosas sean “nuevas”. Y de paso, facilitar y fomentar la reutilización de los regalos de los niños y niñas en Navidad. De esta manera se les da una segunda vida a los objetos, ya que un juguete que ha dado mucho a una familia, pero que ya no es utilizada, puede ser un pequeño tesoro para otra familia.
En el seguimiento que estamos realizando al Jostailu Trukegunea identificamos que hay una falta de costumbre al recibir juguetes o objetos gratuitamente. Si un niño o niña coge un juguete sin intercambiar por uno traído de casa, los padres y madres tienden a subrayar que otro día tendrán que traer a cambio otro juguete. Nos unimos al mensaje de la importancia de compartir lo que es nuestro, pero en Kutxa Ekogunea queremos hacer hincapié en la idea de que tiene el mismo valor tanto dar como recibir. No existe el trueque sin que un niño o niña recoja y disfrute de un juguete y todavía quedan muchos juguetes, muñecos, peluches, instrumentos de música etc. sin recoger. Por lo tanto, os invitamos a venir al Jostailu Trukegunea a recoger estos juguetes y darles una segunda vida.
Es el segundo año que Ekogunea pone en marcha esta iniciativa. El año pasado se estima que hubo alrededor de 100 intercambios. Después de las Navidades, los regalos que no han sido intercambiados serán destinados a Gipuzkoa Solidarioa.
En el Trukegunea se pueden dejar y recoger juguetes de manera libre, sin realizar ningún pago. Dejar y/o coger. Siempre y cuando se debe asegure que los juguetes dejados se encuentran en buen estado y tener el compromiso de que los juguetes que cogemos los trataremos tal y como hemos tratado los juguetes de nuestros hijos e hijas. Se pueden traer juguetes, instrumentos de música, libros, patinetes etc. que se encuentran en buen estado pero no utilizamos.
- Dejar: deja lo que no utilices, asegurando que el que lo recoja lo pueda usar.
- Recoge: lo que te gusta y disfruta. No es necesario traer algo al Trukegunea para poder retirar un juguete. Coge lo que te interesa, teniendo en cuenta que todo el material del Trukegunea es para todos.
El Trukegunea está abierto a cualquier hora para todo el mundo.