
S.E.A.D.en Lagunen Elkartea - Donostia Asociación de Amigos y Amigas de las R.A.S.D___________________________________________________________________________________________Donostiako SEADeko lagunen Elkartea, Gobernuz kanpoko elkarte bat da, eta bere helburuak hauek dira: a)Saharar herriaren autodeterminazio-eskubidearen defentsa. b)Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren errekonozimendua sustatzea. c)Garapenarekiko lankidetza eta Saharar herriarekiko laguntza humanitarioa. d)Saharar herriaren historia, egoera politikoa eta sozialaren sentsibilizazioa indartzea gure gizartean. e)Saharar eta Euskal herriaren arteko giza eta kultur harremanen sustapena. f) Mendebaldeko Sahararen ingurune fisiko eta sozialaren ikerketa. SEADeko agintariekin lankidetza, beraien garapenerako helburuak lortze aldera. g)Aipaturiko helburuekin bat datozen erakunde eta elkarteekin elkar-lana. h)Helburu hauek lortu ahal izateko, dagokien aginteei erantzukizun eraginkorra eskatzea. Helburu horiek lortzeko, Elkarteak, era guztietako jarduera egiten ditu sozial, ekonomiko eta administrazioan. Jarduerak garatzeko esparrua, Donostiako hiria da. Jardueren garapenerako baliabide ekonomikoak hauek dira: a)Bazkideen kuotak b)Bazkideek edota beste hiritarrek egiten dituzten legatuak edo emandako diru laguntzak c)Erakundeek eta partikularrek ematen dituzten diru-laguntzak d)Urtean zehar egiten diren emanaldietan jasotzen diren diru sarrerak UNE HONETAN MARTXAN DAUDEN PROIEKTUAK: 1.SEADeko Informazio Ministerioko Komunikabideen sendotzeko eta laguntzeko proiektua; irratia, telebista eta prentsa agentzia 2.Oporrak Bakean egitasmoa 3.Smarako Heziketa bereziko zentroaren beharrei laguntza 4.Mahbeseko Osasun-zentroaren beharrei laguntza. 5.Errefuxiatu kanpamentuetako Fisahara zinemaldiari laguntza 6.“Piztu Itxaropena” elikagaien karabana 7.Saharrar gazteek ikasketak egin ditzaten beken bidezko laguntza 8.Tifariteko ikastetxe baten gastuetako laguntza Proiektu batzuk Foru Aldundiaren, Udalaren edo Batzar Orokorren diru-laguntza jasotzen dute, beste batzuk , berriz, enpresa pribatu edota hiritarrena.
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2022 urria 11, 18:00
Amaitu zen: 2022 urria 11, 21:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2022 apirila 7, 09:00
Amaitu zen: 2022 apirila 7, 21:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2021 abendua 11, 11:00
Amaitu zen: 2021 abendua 11, 22:00