![](https://www.gipuzkoasolidarioa.info/file/attachment/2017/09/bc646f176e49dc8a5d6287efcbc457d5_view.jpg)
Irailak 23 (19:30)
Leidor Zineman - TOLOSA
Mugen Gainetik elkarteak eta Gehituko Sebastiane Sariko Batzordeak antolatua eta Tolosako udalaren laguntzarekin - Jarduera hau Mugen Gainetik elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin aurrera eramaten ari den "LGTBI Kolektiborako nazioarteko koordinazio guneak eta gipuzkoako hiritarren kontzientzia kritikoa" proiektuaren eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntzarekin eraman ahal izan dugu aurrera.
Aipatutako proiektuaren helburu nagusia gipuzkoar biztanlegoaren artean LGTBI kolektiboak Latinoamerikan bizi duen errealitatea ezagutaraztea da, eraldaketarako tresna gisa kultura erabiliz.
"Rara" filmaren emanaldia eta ondorengo mahai inguruaren bitartez bi emakume txiletarren istorio erreala ikustarazteko aukera eman nahi diogu >...
![](https://www.gipuzkoasolidarioa.info/file/attachment/2017/09/bc646f176e49dc8a5d6287efcbc457d5_view.jpg)
Irailak 23 (19:30)
Leidor Zineman - TOLOSA
Mugen Gainetik elkarteak eta Gehituko Sebastiane Sariko Batzordeak antolatua eta Tolosako udalaren laguntzarekin - Jarduera hau Mugen Gainetik elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin aurrera eramaten ari den "LGTBI Kolektiborako nazioarteko koordinazio guneak eta gipuzkoako hiritarren kontzientzia kritikoa" proiektuaren eta Gehituko Sebastiane Sariko batzordearen laguntzarekin eraman ahal izan dugu aurrera.
Aipatutako proiektuaren helburu nagusia gipuzkoar biztanlegoaren artean LGTBI kolektiboak Latinoamerikan bizi duen errealitatea ezagutaraztea da, eraldaketarako tresna gisa kultura erabiliz.
"Rara" filmaren emanaldia eta ondorengo mahai inguruaren bitartez bi emakume txiletarren istorio erreala ikustarazteko aukera eman nahi diogu ikuslegoari. Emakume hauek hainbat eta hainbat oztopo gainditu behar izan zituzten beraien alabaren zaintza lor ahal izateko bi emakume izate hutsagatik.
Ondoren Latinoamerikako LGTBI kolektiboaren errealitatearen inguruan ospatuko dugun mahai-inguruan dinamizatzaileak izango dira:
- Rolando Salazar (Perú
, zine-zuzendaria eta jada 8 edizio ospatu dituen Limako Out Fest Gay Lesbo Trans Zine Jaialdiaren zuzendaria. LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea Perun, non LGTBIfobia handitzen doan urtetik urtera.
- Deivis Ventura (Dominikar Errepublika), zine-zuzendaria, politikaria, LGTB ekintzailea eta hezitzailea. PNUDek sustatzen dituen GIB Egitasmorako eta aniztasun sexoafektibo eta giza-eskubideen aldeko ekintzetan laguntzaile.
Bi zine-zuzendari hauek lehen pertsonan kontatu ahalko digute zeintzu diren beraien herrialdeetan egunero aurkitzen dituzten zailtasunak eta bilatzen dituzten helburuak.
Jarduera honen bitartez, halaber, Gehituko Sebastiane Saria batzordeak burutzen duen lan itzela ikustarazi nahi dugu. Gehituko Sebastiane Sariko batzordeak Sebastiane Latino saria urtero ematen dio kolektiboaren errealitatea hobeki erakusten duen eta Zinemaldian aurkezten den Latinoamerikako filmari.
___________________________________________
Organizado por Mugen Gainetik y la comisión Premio Sebastiane de Gehitu y con el apoyo del Ayuntamiento Tolosa - Esta actividad está enmarcada en el proyecto "Espacios internacionales de coordinación para el colectivo LGTBI y conciencia crítica en la ciudadanía gipuzkoana" financiado por la Diputación Foral de Gipuzkoa y cuyo objetivo principal es acercar y dar a conocer a la población gipuzkoana la realidad que vive el colectivo LGTBI en Latinoamérica, empleando para ello la cultura como herramienta transformadora.
A través de la proyección de la película “Rara” y del posterior debate, se quiere dar la oportunidad de visibilizar la historia real de dos mujeres que tuvieron que luchar por la custodia de su hija en Chile y que encontraron muchas trabas a la hora de conseguirlo por el mero hecho de ser dos mujeres.
El posterior debate y análisis de la realidad del colectivo LGTBI en Latinoamérica será dinamizado por:
- Rolando Salazar (Perú
, director de cine peruano y director también del Festival de Cine Gay Lésbico Trans de Lima, OutFest, que cuenta con 8 ediciones. Activista por los derechos del colectivo LGTBI en Perú, país en donde la homofobia aumenta año tras año.
- Deivis Ventura (República Dominicana), director de cine, político, activista LGBT y educador. Colaborador del PNUD para la Iniciativa VIH y Ciudades en Boca Chica, así como en acciones vinculadas a la diversidad sexual y los derechos humanos promovidas por el PNUD.
Estos dos directores de cine podrán narrar en primera persona cuales son las dificultades a las que se enfrentan y los objetivos por los que luchan en su día a día en sus respectivos países.
Con esta actividad también queremos visibilizar el trabajo que hace la Comisión Sebastiane de Gehitu, la cual otorga anualmente el Sebastiane Latino, galardón que premia a la película latinoamericana que mejor muestra la realidad del colectivo y que es presentado en el Festival Internacional de cine de San Sebastian.