Lege oharra

Legezko ohar honek (aurrerantzean, "Legezko Oharra") kutxa fundazioak erabiltzaileen esku jartzen duen "www.gipuzkoasolidarioa.info" Atariak (aurrerantzean, "Ataria") eskaintzen duen zerbitzuaren erabilera arautzen du. kutxa fundazioaren helbide soziala: Mikeletegi Pasealekua 79, 20009, Donostia. Telefonoa: 943 25 19 09. IFZ zenbakia: G-20368593.

Atariko orrietan barrena zein bertan eskaintzen diren Zerbitzuetan barrena nabigatzen duenak, edota orri horiek kontsultatzen dituenak, jarraian zehazturiko baldintza orokorrak onartu egiten dituela ematen du aditzera.

Ataria erabiltzeko baldintzak

Ataria eta bertako Zerbitzuak legearekin adostasunen eta honako Legezko Ohar honetan esandakoaren arabera betetzeko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak.

Hortaz, Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzu horiek erabiliko honako kasuotan: legez kanpoko edo Legezko Ohar honetan debekatuta dauden helburu edo ondorioak sortzen badira; hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen badira; edota Zerbitzuen, tresneria informatikoen, agirien, artxiboen zein kutxa fundazioaren edota Interneteko beste edozein erabiltzaileren edozein tresneria informatikotan gordeta dauden gainerako edukien ohiko erabilera kaltetu, gainkargatu, hondatu edo galarazten bada.

GipuzkoaSolidarioa ataria, gizarte erabilerarako da soilik, irabazi asmorik gabeko elkarte zein asmo solidariodun partikularrentzako. Beraz, erabat kanpo geratzen dira komertzializazio, salmenta edo irabazi asmodun enpresa zein bestelako elkarteak, eta Kutxa Fundazioak, aurrez ohartarazi beharrik gabe ataritik kentzeko eskubidea du.

Bestelakorik adierazten ez den bitartean, Atariko web orrien edukia (besteak beste irudiak, testuak, markak, izen komertzialak, logotipoak eta gainerako ikus-entzunezko edukiak barne), kutxa Fundazioaren edota hirugarrenen jabetza intelektuala da.

kutxa Fundazioa da web orri hauen gaineko jabetza industrial eta intelektual eskubide guztien titularra. Orri hauetan sartzeak eta berauek erabiltzeak ez du adierazi nahi, erabiltzaileei dagokienez, kutxa Fundazioaren titulartasun nahiz jabetzakoa den inolako elementu erabiltzeko lizentzia edo eskubiderik ematen denik.

Debekatuta dago web orri hauetako edukiak kopiatzea, duplikatzea, birbanatzea, komertzializatzea edota beste edonolako jarduera egitea, iturriak aipatuta ere, baldin eta kutxa fundazioak horretarako espresuki baimen idatzirik ematen ez baldin badu.

kutxa Fundazioak, Zerbitzu batzuk erabili ahal izateko, Erabiltzaile gisa erregistratu beharra ezartzen du baldintza gisa. Erregistratzeko bete beharreko formularioa honako URL honetan dago:https://www.gipuzkoasolidarioa.info/user/register.

(Datu pertsonalen babesa ikusi)

Erabiltzaileak Zerbitzuen bidez emandako informazio guztiak egiazkoa izan beharko du. Erabiltzaileak, Zerbitzuak erabili ahal izateko bete behar dituen formularioetan emandako datu guztiak egiazkoak direla bermatzen du. Erabiltzailearen ardura izango da kutxa Fundazioari emandako informazioa beti eguneratuta edukitzea.

Adingabeek, Zerbitzuak erabili ahal izateko, beren guraso, tutore zein lege ordezkarien baimena jaso beharko dute aurrez, eta eurak izango dira beren kargura dauzkaten adingabeek egindako ekintzen erantzule.

Kontsultarik edo jakinarazpenik egin nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan, horretarako atariko HARREMANETARAKO atalean sartuz.

Jakinarazpen bat bidaltzen badiguzu, Pribatutasun-Politika onartzen duzula emango duzu aditzera. .

kutxa Fundazioak, Legezko Ohar honetan ezarritakoa urratzen duten Erabiltzaileei aurrez ohartarazi beharrik gabe eta edozein unetan kendu edota eten ahal izango dizkie Zerbitzuak..

Bermatzen ez ditugunak

kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du Atarian jasotako informazioa edozein unetan eguneratu eta aldatzeko eskubidea, eta egoki deritzonean bertarako sarrera behin-behinekoz edo behin-betiko mugatu eta galaraztea.

kutxa fundazioak ez du bermatzen Atariaren eta Zerbitzuen pribatutasun eta segurtasuna, eta bereziki, ez du bermatzen baimenik gabeko hirugarrenek Erabiltzaileek Ataria edota Zerbitzuak erabiltzen dituzteneko mota, baldintza, ezaugarri zein zirkunstantziak ezagutu ez ditzaketenik.

kutxa Fundazioak ez du bermatzen Edukien eta Zerbitzuen legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna eta eguneratzea.

kutxa Fundazioak ez du kontrolatzen ezta bermatzen hirugarrenek Atariaren bidez eskaintzen dituzten zerbitzuek birusik edo sistema informatikoan, agiri elektronikoetan zein fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen bestelako elementurik ez dutenik.

Atariak loturak ezartzeko hainbat gailu tekniko jartzen ditu Erabiltzaileen esku; hala nola, eta besteak beste, estekak, banner-ak, botoiak, helbideak eta bilaketako tresnak. Tresna hauen bidez, Erabiltzaileek hirugarrenek kudeatzen dituzten web guneetara sartu ahal izango dute (aurrerantzean, "Lotune-guneak"). Atarian mota honetako lotuneak ezartzeak duen helburu bakarra da Erabiltzaileei Interneten eskuragarri dauden informazio, eduki eta zerbitzuak bilatzen eta lortzen laguntzea.

Bilaketa tresnen emaitzak zuzenean hirugarrenek ematen dituztenez, kutxa Fundazioak ezin ditu emaitza horiek kontrolatu.

kutxa Fundazioak ez du beregain inolako erantzukizunik hartzen erabiltzaileek bere web orrien bitartez elkartrukaturiko informaziotik ondoriozta daitekeenari dagokionez. kutxa Fundazioak web orri hauen bidez bitartekaritza funtzioa besterik ez du betetzen, eta ez du inolako erantzukizunik hartzen bitartekaritza lan horrek ahalbidetzen duen harremanetik ondoriozta daitekeenari dagokionez. Web orrietan azaltzen diren adierazpenen erantzuleak adierazpen horien egileak izango dira.

kutxa Fundazioaren web orrien erabiltzaileak behartuta daude web orri horiek legeen eta usadioen arabera erabiltzera, eta kutxa Fundazioaren edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute betebehar hori urratzeagatik erator litezkeen kalteei dagokien hartan.

TOP