Izen ematea

Olatu Talka 2017

Esperientzia: Norabide anitzeko (belaunaldi arteko,kultural, genero ikuspuntutik, etab.) hartu-emana

Datorren maiatzaren 20ean, larunbata, OLATU TALKAren barnean antolatu diren ekintzen barnean, eta laugarren urtez jarraian, hainbat ekintza inklusibo antolatu dira, guztien ardatz nagusia inklusio soziala izanik. Guzti honetarako, hainbat eragilerekin harremanetan jarri gara, bai gipuzkoasolidarioa.info sareko partaideekin, eta baita bestelako entitateekin ere. Aztarna uzten duten esperientziak bizitzeko aukera bikaina.

Aurreiritziak alde batean utziz, jendartea osatzen dugunon artean harremanak sortzea da helburu nagusia.

 

Topagunea
SOLIDARITATEAREN TOPAGUNEA
 
10:30etatik 13:30ak bitarte, Donostiako Urumea pasealekuan (Estazio ondoan) Gipuzkoa Solidarioaren plataformaren inguruko informazioa banatuko da.
 
Leku berean emango zaio hasiera Altxorraren Bila jolasari (Alfonbra hegalaria) eta bertan elkartuko dira Zapiak gora, Zapiak behera tailerreko partehartzaileak.
 
Honez gain, goizean zehar, +55ren eskutik Batukadak giroa alaituko digu, eta makiltxoen tailerra ere egingo dugu.
 
Zapiak gora zapiak behera
ZAPIAK GORA, ZAPIAK BEHERA
 
Kultura anitzetako erara, buruko zapiak eta haurrak eramateko zapiak jartzen ikasiko dugu: arabiar zapiak, afrikar zapiak, euskal zapiak, zapi latindarrak.
 
 Zapiak jarritakoan, argazkiak aterako ditugu eta argazki hauek momentuan bertan eraman ahalko dira etxera, bizitako esperientziaren oroigarri.
 
Argazkiak jasotzeko ordutegia eguerdiko 13:30etatik  14:00etara izango da solidatitatearen topagunean.
   
 
170430 Alfombra hegalaria gipuzkoa solidarioa
ALFONBRA HEGALARI IBILBIDEA

      Aztarna uzten duten leku eta erakundeetan zehar, aztarna solidarioaren bila arituko gara Altxorraren bila.

 

    Irteera eta helmuga: Urumea ibilbidea (Topagunetik). Donostiako bidegorrietan zehar igaroko da.

 

Parte hartu, bizikletan, trizikloan, handbike, monopatinean, gurpildun aulkian, irristailuetan, etab.

Beharrezkoa maiatzaren 15 baino lehen izena ematea.

Info+

PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Nagusilan (Adineko pertsonen elakrtea) 

Saharako lagunak (Sahara)

Bizikletaz adinik ez

Kemen (Kirol Egokitua)

Aspace (Aniztasun funtzionala)

Dandai (Emakumeak)

Cáritas (Etorkinak)

Jatorkin (Marrokiarrak, arabeak)

Gehitu (LGTB)

Sociedad Fotográfica

Ana Yurd (Aniztasun funtzionala)

Plus 55 (Adineko pertsonak)

Kresala (Euskal kultura)

Kolore Guztiak (Aniztasun kulturala, gazteak)

Gurutze Gorria Gipuzkoa (Gazteak, emakumeak)

Unidad Africana (Emakumeak)

Proclade Yanapay (Garapena)

Atzegi (Aniztasun mentala)

IZEN EMATEA

Tiketa EU

TiKeTA BATUKADA EU

 

       

       

 
 

TOP