Nepal, zorigaitzak jarraitzen du

        
 

Lehen lurrikararen 10 hilabete pasa ondoren, Rokpak ez dio laguntza bidaltzeari utzi. Aurrenekoan, larrialdiko laguntza ziren; jatekoa, aterpeko materiala eta laguntza logistikoa. Ordundik, laguntza etengabea izan da. Elkartearen boluntarioak, lanean soldata gabeko baimenak eskatuta, bertaratzen dira hango lanak eta beharreei lekuan bertan erantzuteko asmoz.

Azkeneko berriak, irudiez osatuak,  aste honetan iritsi dira: haurrak beraien gain dauzkaten emakumeak,  bere ahizpa-anai txikiagoak zaintzen dituzten neskatoak eta gaixoak. Egunero gosaria eta bazkaria 350 pertsonei eskeintzen diete. 

Egun, beraien eginbeharrekoak eskeintzen duten zerbitzuez gain (jangela, eskola eta babeslekua), neskatoak kaleetatik ateratzean du ardatza. Haur eta nestatxoak hirugarren herrialdeetara eramateko, bortxatu eta erosten dituzten mafien mehatxuetatik babesteko,  diru nahikoa dutenean, eskolatzen dituzte.

  1. Gogoetarako materiala / Material para la reflexión

IMPORTANTE: Añadir etiquetas separadas por comas: Nepal
TOP