GIPUZKOAKO GURUTZE GORRIA Gurutze Gorriak gizartean sustraitutako organizazio gizatiarra eta ekintza boluntarioa duen elkartea den neurrian, zaurgarri diren pertsonetatik geroz eta hurbilago egotea du helburu nagusia. Hauei erantzun integralak ematen zaizkie, garapenezko ekintzen bitartez. Gipuzkoan 1870. urtetik daramagu lanean eta gure historia osasun-premiei oso lotuta egonda ere, egun, gizarte-laguntza programetan jartzen dugu arreta berezia. Hauen bitartez bai pertsonen bai gizartearen beharrei erantzun bat ematen saiatzen gara.Hau dela eta, gizarte bazterkeri edo zaurtasun arriskuan aurkitzen diren pertsonei zuzendutako programak indartu eta handitu egin ditugu: adineko pertsonekin edo eta desgaitasunen bat duten pertsonekin lan egiten dugu; pobrezia eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka; egoera sozial zailean dauden haurrak;presoak;etorkinak; gaixotasun mentala duten pertsoak; kolektibo kalteberenetzako enplegu plana. Osasuna, sorospena eta larrialdietan lanean jarraitzen degu (larrialdi,aurreikusgarriak diren arrisku eta itsas salbamenduan esku-hartzeak, osasunaren sustapenerako ekintzez gain);boluntariotza (boluntario eta herritar ororentzako zuzenduak dauden ekintzak);gazteen gurutze gorria (Gurutze Gorriaren gazteen zaila da. Bertan, bizi osasungarri baterako ohiturak,haurren eta gazteen aisia eta laguntza eskolara zuzendutako aktibitateak burutzen dira) eta ingurumena ( hobetze eta sentsibilizazio ekintzak).
Azken gertaerak
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 urria 13, 09:00
Amaitu zen: 2025 urria 24, 15:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 iraila 10, 09:00
Amaitu zen: 2025 urria 6, 13:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 iraila 8, 08:00
Amaitu zen: 2025 urria 20, 13:00
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 urria 13, 08:49
Amaitu zen: 2025 abendua 1, 14:49
- Iragandakoa
Hasi zen: 2025 iraila 8, 08:00
Amaitu zen: 2025 urria 9, 13:00




