Martxoak 4, LILAtop ELKARTASUN TXOKOA

 
karpak 1
 EMAKUMEAK eta KIROLA

Martxoaren 4ean, igandea, beste helburuen artean, emakumeen kirol zaletasuna bultzatzeko, duela 29 urte antolatzen den lasterketa ospatuko da Donostian: Lilaton-a.

Helburu horrekin bat egiten dugu.
Gure ekarpentxoa,  Elkartasuneko Topaketa, LILAtop, antolatzea da. Aztarna Solidarioaren kontzeptura hurbiltzeko aukera paregabea. Ezberdintasunak, berdintzen gaituelako.

Hemendik aurrera, urtero, LILAtopa, kirola egiteko eskubidearen aldeko ekimena bihurtuko da:  emakumeak, kirola eta aniztasun funtzionala ardatz hartuta antolatuko dugun ekimena izango da. 

Denok gure kirol jarduera aurkitzeko aukera izan dezagun. Aukera anitzak daudelako, pertsonen egoerak bezala.

 
Cervantes
NON EGONGO GARA

CERVANTES PLAZAn
10:00tik-13:30etara

Bertan 4 estalpe kokatuko dira, eta aniztasun funtzionala duten pertsonen kirola egiteko era ezberdinen inguruko informazioa helaraziko da. Dinamikak,  jolasak eta bisita sorpresak tartean direlarik.

Dinamika hauetan parte hartzen baduzu, 13:00tan, Realeko  Futbol Taldeko neskek sinatutako 2 kamiseten ZOZKETAn parte har dezakezu.

Hurbildu LILAtop Elkartasun Txokora, gurekin partekatu eta eraman zuretzat prestatu dugun saria!


 
 
PARTE HARTZEN DUTEN ERAKUNDEAK

Gipuzkoa Solidarioa (Gipuzkoasolidarioa.info)

Gipuzkoako Kirol egokituko federazioa

Club Deportivo Kemen

Asociación Mindara
 
Hegalak

Begisare

Atzegi
 
Gehitu

IKASTEN GOZATU, JOLASEAN ARITUZ

flyer emakumeen kirola EU

Kirola egiteko era ezberdinak daude!

 

 
 
 TRIBIAL SOLIDARIOAREN GALDETEGIA
Icono de pregunta
 
 
TRIBIAL SOLIDARIOAREN ERANTZUNAK
Respuestas trivial 1
 
 

  KIROLA eta ANIZTASUNA

EMAKUME ETA KIROLA

AURREKO URTEAK

Lilatop 2017. IKUSI

 
             
TOP