161002 kilometroak banner 1 20160916 1000724495
 

Kilometroak 2016. DMASA!

 

Gipuzkoa Solidarioak aurten ere Kilometroan.

Hizkuntza, harremanen oinarri. Elkartasuna, bizitzaren isla. Gure proposamena, bi zutabe izango ditu: Harremana eta elkartasuna, edo… euskara eta elkarbizitza, baita… bizitza eta bihotza,… Sentitu, gozatu, partekatu bizitzaren taupada. Zatoz, Espaloiko Gipuzkoa Solidarioaren txokora!

Hizkuntzekin jolastu, zahartze aktiboaz gozatu, adin ezberdinen arteko irribarreak sortu, ezberdinen arteko zubiak eraiki… Aniztasuna gauzatzen; hizkuntza bihotzean, euskaren taupada ezpainetan. Proposamen solidarioaz beteko dugu ibilbidea:

  Planoa
   

 -. Aztarna solidarioaren II Argazki rallya.- Ibilbidea bizipenez beteta dago; zure bizipen solidarioak jasotzera gonbidatzen zaitugu. Argazki batean islatu ibilbidean ikusi duzuen aztarna solidarioa eta bidaliguzu. Hiru onenak saria izango dute: Kulturen arteko Gastro-degustazioa SOS Arrazakeria kideekin eta opari-txartela Rokpa elkartearen ekarpenaz. 

   
 

 

  Oinarriak ikusteko sakaktu / Izena emateko sakatu
  oinarriak izena eman
   
 

-. Nagusilan eskutik, Bergara ezagutzeko aukera paregabea izango da. Bisitaldi gidatua egingo dugu adindu eta ez adinduentzat. 9:40etan Espoloieko Gipuzkoa Solidarioko postuan elkartuko gara eta udaletxe azpiko aterpera gerturatuko gara, 10:00etan abiatzeko. 

-. Enpatinakxion, bi saio, pertsona euskaldun zein ez euskaldunentzat hizkuntza eta emozioaz gozatzeko aukera. 60 minutu inguruko saioak izango dira, bata, goizean 11:00etan eta bestea, arratsaldeko 15:00etan. Hizkuntzarekin jolastea du helburu: gai baten inguruan aritu, abestu, hizkuntza berriarekin lehen harremana sortu, elkar ezagutu... Hizkuntza baten indarra ikusi. Gipuzkoa Solidarioaren postuan (Espoloian kokatua) ikusiko gara elkar, Banaiz Bagara elkartearen laguntzaz. 

-.Aita Menni-ko Errehabilitazio Psikosozialeko Zentrokoek Espoloian kokatuko den beraien postuan, eurek egindako eskulanen salmenta jarriko dute eta baita, buru gaixotasunaren inguruko informazioa eman ere. Guzti hau, egun osoan zehar izango da bigarren gunean.

-.SOS Arrazakeriak Bizilagun, aldameneko familiaren egitasmoa aurkeztuko du Gipuzkoa Solidarioaren postuan. 

 

Badakizue, aurten gerturatu Gipuzkoasolidarioa.info-aren informazio-postura eta bizipen solidarioaz blaitu. Aztarna solidarioa, bizitzaren taupada.

     
>

TOP