cabecera eu

Gipuzkoa Kutxa Solidarioak Gipuzkoako elkarte-sarearekin bat egiten du.
Hirugarren sektore sozialeko erakundeen eskura jartzen dugu 2 edo 4 karpa jartzeko aukera, edozein eremu publikotan, Gipuzkoako gizarteak Gipuzkoako erakundeek egiten duten lan sozial garrantzitsua ezagut dezan. Programa 2023ko apiriletik urrira bitartean gauzatuko da.

Zerbitzua eskatzeko oinarriak eta prozesua ikusteko: Sakatu hemen

 

 
COLLAGE CARPAS 2

2023an babestutako sentsibilizazio-ekitaldiak

Karpa laranja     2023/05/12: BIZI BIDE. -DONOSTIA- SENTSIBILIZAZIO ZENTRALAREN SINDROMEA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena: Sentsibilizazio Zentraleko Sindromea (fibromialgia, Neke Kronikoaren Sindromea, Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza eta Elektrohipersentsibilitatea) duten gaixotasunen aurrean gizartea sentsibilizatzeko eta ikusarazteko jarduera. Liburuxkak, triptikoak eta puxikak banatuko dira. BIZI BIDEk sentsibilizazio zentraleko sindromeen izenpean jasotzen diren gaixotasunen berri emango digu, sentsibilizazio lana bultzatzeko.
    FOTO 1 PZA GIPUZKOA

Karpa laranja     2023/05/13: EGOAIZIA ELKARTEA. - EIBAR- BIDEZKO MERKATARITZAREN NAZIOARTEKO EGUNA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena: Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da Eibarko Unzaga plazan. Bertan, haurrentzako jolas-jarduerak, EGOAIZIA ELKARTEAren bidezko merkataritzari buruzko informazioa emateko gunea, erakusketa, musika, bidezko merkataritzako produktuen dastatzea eta bidezko merkataritzako produktuak saltzeko postu bat izango dira.

Karpa laranja      2023/05/25: HAURRALDE FUNDAZIOA. - DONOSTIA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena:

Karpa laranja      2023/06/18: BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA. - AMASA-VILLABONA - BIZIPOZA EGUNA

  • *.-Egindako gertaeraren deskribapena: Kutxa Fundazioa ere babesle izango den Bizipoza jaia ospatuko da egun horretan. Egun osoko jaia izango da, non BIZIPOZA KULTUR ELKARTEA osatzen duten elkarteak presente egongo diren jaian zehar Amasa-Villabonan. Elkarteek egiten duten eguneroko lana eta transmititzen dituzten balioak gizarteratzea du helburu nagusi jaiak eta horretarako, elkarteekin batera herrietako gizarte eragileekin batera, Aiztondo bailara eta Anoeta eta Irurako udalekin batera, babesleekin, boluntarioekin eta ikastetxeekin elkarlanean antolatutako jaia egongo da. Egun osoan zehar ekimen desberdinak izango dira eta horrekin batera, jatekoa egin eta salduko den postua jarriko da.

Karpa laranja      2023/05/25: ATECE GIPUZKOA. - DONOSTIA - HARTUTAKO KALTE ZEREBRALA DUTEN PERTSONEN ALDEKO MARTXA SOLIDARIOA

  • *.-Egingo den gertaeraren deskribapena: Hartutako Kalte Zerebrala duten pertsonen aldeko martxa solidarioa. ATECE GIPUZKOA Alderdi Ederreko lorategietan stand bat jarriko du eta martxa bat egingo da Alderdi Ederretik Haizearen Orrazira

Karpa laranja      2023/10/08: ALDATZEN. - EIBAR - KONTSUMO ARDURATSUAREN AZOKA

  • *.-Egingo den gertaeraren deskribapena: VIII. Kontsumo Arduratsuaren Azoka honetan, EGOAIZIA elkarteak Debabarrenean kontsumo arduratsu, kritiko, eraldatzaile eta ekofeministaren eredu bateranzko estrategian aurrera egin nahi du, eta udalerriko gazte eta helduak giza eskubideak, ingurumen-iraunkortasunarekiko errespetua eta genero-berdintasuna defendatuko dituen mugimendu batean integratuko dituzten jarduera dinamiko eta parte-hartzaileak sustatu nahi ditu.

 

Aurreko urteko sentsibilizazio ekimenak ikusteko: 2022

TOP