Gipuzkoa Solidarioa Jaialdia 2016

 
        
 

Aurten bostgarren Gipuzkoa Solidarioa Jaialdia ospatuko dugu, urriaren 22an Tabakalera gunean. Kutxa Fundazioko Elkartasuna Sailetik urtero antolatzen dugun ekimena dugu hau, www.gipuzkoasolidarioa.info.  plataforma sozialeko ordezkaritza zabala izan ohi duena. Elkarteek egiten duten lana erakutsi eta gizartearengana hurbiltzea du helburu ekimen honek. Horretarako hiru ekintza proposatuko ditugu:

  • Bata, Tabakalerako lehen solairuko "Patioa" gunean egingo da, Gipuzkoako elkartasun sarearen izango diren 33 erakunderekin, 10:00etatik 20: 00etara.
  • Eta Jaialdiko beste ekintzak Kutxa KulturPlazan egingo dira, eraikin bereko laugarren solairuan:
    • 10:30tatik 13:30etara Formakuntza gunea: Open Space tresna. Elkarteen kudeaketan laguntzeko tresna erabilgarri bat; gustura egon, hitza hartu, hausnartu ... 

      Elkarte desberdinetako kideak elkartuko dira, gai baten inguruan hitz egiteko. Talde desberdinak osatuko dira, bakoitzaren nahi eta interesen arabera. Guzti hau, zertarako? Elkarteei barne antolaketarako beste ideia edota ikuspuntu bat emateko. Metodologia modura uler daitekeen dinamika bat da, baina momentu oro lasai eta gustura egotea helburu duena. Garrantzitsua: GUSTURA EGON, EZAGUTU, IKASI …

    • 16:00tatik 18:30etara Emakumeen topaketa. Elkarteko emakumeak elkar ezagutzeko eta gozatzeko parada.Elkarteetako emakumeak elkar ezagutzeko eta ondo pasatzeko gunea izango da. Hasteko, Manos K Rien elkartearen eskutik gorren hizkuntzan aurkezpen bat egingo dute, gorren hizkuntza ezagutzeko lehen urratsak emanez. Topaketan zehar, hitz egin, elkar ezagutu, abestu, jolastu eta ONDO PASATZEA da helburua. Poemen irakurketa, jolasak eta abestiak izango dira bertan.

Gipuzkoa Solidarioa Jaialdia taupada indartsuz beteriko ekimen bizia da, non egun osoan zehar dinamika informatzaileak, emanaldiak, erakustaldiak, jolasak, haurrentzako tailerrak, eta abar izango diren. “Plaza” gunean parte hartuko duten erakundeak honako hauek dira:

                                

"Patioa" gunean parte hartuko duten ERAKUNDEAK honako hauek dira:

Izena eman duten elkarteakIzena eman duten elkarteak
ACABE
APOYODRAVET
NAGUSILAN
PAUSOKA
CHERNOBILEN LAGUNAK
AGI
BEGIRIS
ACCU
BEGISARE
BIZI BIDE
ATECE // AGE
BEHAR BIDASOA ONG
KEMEN
VICENTE FERRER
DYA
ATZEGI
CRUZ ROJA
JATORKIN
HAZI ETA IKASI
VALSE FUNDAZIOA
MANOS K RIEN
GIP. GORREN ELKARTEA
DANDAI
AMHER
ALGARAKLOWN
GIELMAR
GEHITU
SAHARAKO LAGUNEN ELKARTEA
SOS ARRAZAKERIA
ORTZADAR
ARNASA // CAMELAMOS

 

 

 

 

 

GARRANTZITSUA: Koma bidez bereizita idatzi etiketak: Gipuzkoa, Solidarioa, Jaialdia
TOP