Slider formazioa euskera
 

VII FORUM 2018 –  Aurten GIPUZKOA SOLIDARIOAREN VII FORUMA formatua  aldatuta egingo dugu. Foruma prestakuntza-jardunaldi bat izango da elkarte-kudeaketa arloan.

Trebaketa-saio bat da, bereziki diseinatua DATUAK BABESTEKO ERREGELAMENDU OROKORRA (DBEO) indarrean sartzen dela-eta erakundeek dituzten kezkei erantzuteko. Bi txanda eskainiko dira. Saioan eskubideak eta betebeharrak; obligazioak eta zehapenak eta jarraitu beharreko prozedura azalduko dira.

 

MATERIALA

 

Prestatutako Txostena ikusteko sakatu hemen 

 

NOIZ

 

Prestakuntza-jardunaldia 2018KO UZTAILAREN 11N izango da 

 

PROGRAMA

1. Datu Pertsonalak Babesteari buruzko hastapenak eta oinarrizko kontzeptuak.

2. Nahitaez betebeharreko legeria aplikagarria: Zehapenak.

3. DPEOren berrikuntza nagusiak.

4. Interesduna informatu eta bere adostasuna lortu beharra.

5. Aplika daitezkeen segurtasun-neurriak: neurri teknikoak eta antolamenduzkoak.

6. Datu pertsonalak dituzten euskarrien kudeaketa: digitala eta papera.

7. Interesdunen eskubideak.

8. Ondorioak, galde-eskeak.

 

TXANDAK

>> 1. txanda –  09:00—12:00  euskara, gaztelania

>> 2. txanda –  16:00—20:00 gaztelania, keinu hizkuntza

 

KOKAPENA

Ruiz Balerdi Kutxa Kultur aretoa, Tabakalerako laugarren solairua, Donostia

 

ESKAERA

 

Esteka honen bidez eskaera egiterakoan, garrantzitsua da erakunde bakoitzak bere izena jartzea, eta parentesi artean, zenbat pertsona etorriko diren, baita harremanetarako posta elektronikoa ere.

Izen-emate epea: 2018/07/05, 12:00 arte.

TOP